Formakuntza eskaintza Endoskopietan | Erizain eta EZOTen zerrenda espezifikoak

Zerrenda espezifikoen profesionalen formakuntzarako aukeraketa-prozesua arintzeko helburuarekin eta gardentasuna handitzearren galdetegi bat sortu dugu, aurreko telefonoz bidezko prozedura ordezkatuz

Hurrengo Endoskopietako formakuntza saioen edizioa (birziklatzea) maiatza-ekaina hilabeteetarako aurreikusita dago. Profesionalen hautaketaren prozesua arindu nahian, eta baita gardentasuna bermatzeko ere, lehengo dei telefonikoaren ordez, galdetegia izango duzue eskuragai.

  • Nork eman dezake izena: Araba ESIko indarrean dauden kontratazio zerrendetako EZOT eta erizainek.
  • Esleipena: Araba ESIko kontratazio zerrendetako ordenaren zenbakiaren arabera egingo da. Galdetegi honetan profesionalek egindako lehentasunak kontuan hartuko dira.
  • Zerrenda espezifikoko aukera: ez da beharrezkoa eskainitako zerrenda espezifiko guztiak aukeratzea.
  • Izenemate/eskaera epea: apirilaren 30etik maiatzaren 7ra bitartera (14:00ak arte). Maiatzaren 8an, Araba ESIko intraneten argitaratuko da ebazpena eta telefonoz harremanetan jarriko da. Halaber, esleitutako pertsonek mail bat jasoko dute maiatzaren 10eko bilera informatiboaren deialdiarekin.

Galdetegia