Gaixotasun autoinmune sistemikoetan Araba ESIko zeharkako I. jardunaldia

Jardunaldiko Egoitza aldaketa Villa Suso Jauregiko Martin Salinas gelara

Datorren 2019ko apirilaren 4an, osteguna, arratsaldeko 17:00etatik-20:00etara Barne Medikuntza Zerbitzuak “Gaixotasun autoinmune sistemikoetan Araba ESIko zeharkako 1go Jardunaldia” antolatu du

Erizaintzako langileei eta medikuei zuzendutako bilera zientifikoa da, hala ere, gaixotasun hauen inguruan interesa duen osasun arloko edozein profesionalei irekiko zaie atea.

Jardunaldiaren helburuak dira gure inguruan gaixotasun autoinmune sistemikoen ezagutza sustatzea da, lan egiteko zeharkako modu bat hedatzea espezialitateen arteko elkarlana ekarriko duena eta bide batez modu atseginean guztiok elkarrekin ikastea.

Deialdiaren arrakasta dela eta, egoitza aldaketa egitea erabaki dugu eta horrela, ahalik eta bertaratu kopuru handienari sarbidea eman. Horrela, Jardunaldia Villa Suso Jauregiko Martin gelan egingo da, arestian aipatutako ordu eta egunean (apirilaren 4a, osteguna, 17:00etatik 20:00etara) Etengabeko Prestakuntza Batzorde Nazionalaren ziurtagiriak jasotzeko zain gaude, kreditu ofizial moduan.

Interesdunek zuon izena eman dezakezu doan EAS.Vitoria19@gmail.com helbidean martxoaren 31 bitartera, igandea edo aforoa bete bitartean (gehienez 150 pertsona) baieztapen mezua bidaliko dizuegu, zuon izen-ematea egoki bete dela adierazten duena. Antolaketa eta irakaskuntza arrazoiak direla eta, izen ematea egiten duzuenean honako datu hauek erraztea eskertuko genizueke:

  • Izena eta bi abizenak
  • NAN zenbakia
  • Kategoria profesionala
  • Lantokia

Egun horretan elkar ikusiko dugulakoan, agur bero bat.

Batzorde antolatzailea.