Gitarra akordeek AUO Santiago hunkitzen dute

Ospitaleko hainbat solairutan gitarra kontzertuak eskaini zizkieten pazienteei, senideei eta profesional sanitarioei gozamenerako eta hurbiltasunerako uneak sortuz

Ekainaren 16an eta 17an, musikak AUO Santiago hartu zuen, Arabako ESIko Humanizazio Batzordeak, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioarekin elkarlanean antolatutako kontzertuei esker. Bereziki ospitaleratutako pazienteei zuzendutako ekimen hunkigarri honek, errezitaldi txikiak eskaini zituen ospitaleko hainbat solairutan.

Kontzertuek arrakasta handia izan zuten parte-hartze eta emozio aldetik. Kontserbatorioko ikasleak eta irakasleak asko inplikatu ziren, eta bertaratutakoei askotariko gitarra-errepertorioa eskaini zitzaien. Entzuleen erantzuna sutsua izan zen: oso une bereziak bizi izan ziren, dantzara animatu ere egin ziren hainbat paziente, ahazteko zaila izango den giro alai eta hurbila sortuz.