Ignacio Díez, Araba ESIko pediatra, saritu dute Pediatriako 67. Kongresu Nazionalean

Ignacio Díezek Invest-AEP ikerketa beka lortu zuen Pediatriako 67. Kongresu Nazionalean, Burgoseko Fórum Evolución delakoan, ekainaren 6, 7 eta 8an ospatu zena

Pediatriako 1.500 profesional baino gehiago bildu ziren ekainaren 6tik 8ra bitartera Burgosen, espezialista honetan dituzten ezagutzak eguneratu asmoz. Asociación Española de Pediatría (AEP) eta pediatra arteko topaketa izan zen profesional horien prestakuntza jarraitua sustatzeko.

Asociación Española de Pediatría elkarte zientifikoa da, Lehen Mailako Arretan zein ospitale arloan lan egiten duten 14.000 pediatra ordezkatzen dituena. Eskualdeko pediatren elkarte zientifiko guztiez zein gaitasun berezituko arlo edo pediatriako espezialitate ezberdinetako elkarte pediatriakoz osatua dago.

Elkartearen helburu nagusia osasun arreta egokia zaintzea da, hala nola, espezialitatearen garapena sustatzea, bai alderdi asistentzialean baita ikerketa eta irakaskuntza alorrean ere. Horrezaz gain, aholkuak eta laguntza eskaintzen diete, nerabe eta haurren integritatean, garapenen, osasunean  eragiten duten kontuetan horretarako eskumena duten erakunde guztiei.

67. kongresu honek leku eman zien Metabolismoaren Berezko Hutsegiteen, Endokrinologia Pediatriakoaren, Neurologia Pediatriakoaren, eta Infektologia Pediatriakoaren eguneratze guztiei.

Kongresu honen programa zientifikoak azpimarratu nahi izan zuen elkarri lotutako talde lanen eta sareen lankidetza eta horien sortzea sustatzeak duen garrantzia, bai maila nazionalean baita nazioartekoan ere. Hori da INVEST AEP plataformaren helburua, zeinak jada hainbat ikerketa kooperatibo sustatu dituen.

 

Ikerketarako  beka Invest-AEP. Pediatriako ikerketa kliniko edo oinarrizkorako diru-laguntza

Asociación Española de Pediatría Fundazioak, pediatriako eta antzeko eremuetan ikerketa sustatu nahirik, ikerketarako diru-laguntza deialdia egin zuen, bi beken bidez,  gehienez 28.000 euroko  diru kopurua dutenak.

Ignacio Díezek, Araba ESIko pediatra, eta honako lan honen ikerketa kidea “Jaiotzean pisu gutxiko jaioberrien inpronta genetikoa eta jaio ondorengo hazkuntza berreskuratzea” arduratu zen saria jasotzeaz.