Ikerketa-proiektu batek, non Arabako ESIk eta Bioarabak parte hartu duten, irabazi du T-IKER Sariaren III. edizioa

Joan den abenduan, Arabako Campuseko Errektoreordetzak ‘Inizia T-IKER' Sariaren III. edizioko golardoak banatu zituen. Lehen saria Arabako ESIren eta Bioaraba OIIren ‘Trach Scope’ proiektuak jaso zuen

‘Inizia T-IKER' Sarien helburua da Arabako Campusean kokatutako taldeek edota ikerketa-taldeek sustatutako enpresa-ekimen berritzaile edo ideia edo enpresa berritzaile edota teknologiko bihurtzeko aukera gehien izan ditzaketen ikerketa-proiektuak saritzea.

‘Trach Scope’ prototipo medikoak ikuspen artifiziala du, eta ospitalean eta ospitalez kanpo intubazio endotrakealaren segurtasuna hobetzeko diseinatuta dago. Martxoan, pazienteekin lehen saiakuntza klinikoa egin da, bideragarritasuna aztertzeko.

Proiektu hau ikertzaile-talde batek pentsatu eta garatu du: José Medrano, Arabako ESIko Etxeko Ospitalizazioko medikua; Paloma López de Calle eta Diana Rodríguez, mediku ondokoak, eta Carmen Iturricastillo, zerbitzuburua, guztiak Arabako ESIko Anestesiologia eta Bizkorketako medikuak. Bioaraba OIIko Berrikuntza Unitateko Gaspar Sánchez eta Markel García, UPV/EHUko Ingeniaritza Eskolako Isidro Calvo eta Mario Revuelta eta Caio Roger Raposo ikasleek ere parte hartu dute ikerketan.