Lander Hijona Muruamendiaraz, Arabako ESIko zuzendari mediko berria

Lander Hijona Muruamendiaraz, Digestio Aparatuko mediku espezialistak, Enrique Gutiérrez Fraile ordezkatu du, 2022ko maiatzaren 30etik aurrera, Arabako ESIko zuzendari mediko postuan

Lander Hijona, Lazkaokoa jaiotzez, Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua da UPV/EHUn, Digestio Aparatuan Mediku Espezialista eta Cum Laude Doktorea UPV/EHUn.

2013an hasi zen bere jarduera asistentziala Arabako Unibertsitate Ospitaleko Digestio Aparatuko Zerbitzuan. Aurretik, Donostiako Unibertsitate Ospitalean eta Basurtuko Unibertsitate Ospitalean lan egin zuen. Hepatologiaren arloko erreferentea da, eta azken urte eta erdi honetan bere asistentzia-lana eta AUOko prestakuntza sanitario espezializatuko ikasketa-buruaren lanpostua uztartu ditu.

Lander Hijonak ilusioz eta proposamen berriekin ekingo dio etapa berri honi, arlo medikoen funtzionamendua hobetzeko eta Familia eta Komunitate Arretarekin lan-ildoak bultzatzeko, helburu gisa herritarren ongizatea bilatuz eta gure profesionalen itxaropenak hobetuz.