Luis Miguel Ruano, Arabako ESIko erizain estomaterapeutak, Ostomiako Zainketak Humanizatzeko lehen Adostasun-dokumentuan parte hartu du
Dokumentuak 50 proposamen baino gehiago jasotzen ditu osasun-zirkuituan ostomia duten pertsonen zaintza humanizatua bermatzeko
Hollisterrek, HU-CI proiektuak eta GESTOk, (erizain estomaterapeutek osatutako proiektua), garatutako Adostasun-dokumentu honek lehen aldiz 50 neurri baino gehiago aurkezten ditu ostomia-kontsultetan eta ostomizatutako pertsonek jasotzen duten ospitale-laguntzan arreta humanizatuagoa lortzeko.
"Lehen aldiz ostomiako kontsultak paziente ostomizatuentzat, zaintzaileentzat eta profesionalentzat espazio humanizatuak izan daitezen lortzeko neurriak garatu eta adostu dira. Oztopo fisikoak eraistea ez ezik, pertsonen behar emozionalei erantzutea ere bada helburua", azaldu du Luis Miguel Ruanok, AUO Txagorritxuko erizain estomaterapeuta eta GESTOko kideak.
Adostasun-dokumentu hau Luis Miguel Ruanok eta Euskadiko bost profesionalek egin dute, eta ostomia duten pazienteen eta haien zaintzaileen laguntza izan du. Horiek hobetzeko proposamenak proposatu eta ebaluatu zituzten sei kategoriatan: komunikazio humanizatua, arreta ostomiako kontsultan, ospitaleratzea, aurre egite posostomikoa, arkitektura humanizatua eta profesionalaren zaintza.
- Ostomia humanizatuko kontsulta batek honako ezaugarriak izan behar ditu:
-
- Banakako kontsultak eta kontsulta zabalak.
- Pertsona ostomizatuentzat egokitutako komunak laguntza-erretilua, poltsa-aldaketak egiteko beharrezko materiala eta gorputz osoko ispiluak dituztenak.
- Poltsa-aldaketak egiteko behar den materiala.
- Gorputz osoko ispiluak, ostomia erabiltzen ikastea sustatzeko.
- Hondakinak kudeatzeko sistema bat ezartzea, kontsultako usaina minimizatzeko.
- Aireztapen eta argiztapen ona.
- Ohatila elektrikoa.
- Oztopo fisikoak kentzea profesionalaren eta pazientearen edo zaintzailearen artean.
- Interkontsultak eta agenda propioak izatea pazienteen hitzordu medikoak kudeatzeko.
- Pazienteari laguntza emozionala eta nutrizionala emango dion profesional sanitarioen talde bat bermatzea, psikologia, sexologia, erizaintza-coach-ak, endokrinologia eta nutrizioko profesionalek osatua.
- Ostomizatutako pertsona guztiek paziente gisa bizitzan zehar erreferentziazko estomaterapeuta bat dutela bermatzea.
- Paziente ostomizatuek, zaintzaileek eta erizainek funtsezkotzat jotzen dute noranzko biko komunikazioa sustatzea eta pazienteentzako eta zaintzaileentzako errefortzu positiboko mezuak sustatzea.
Bukatzeko honako hau gaineratu du Luis Miguel Ruano, Araba ESIko erizain estomaterapeutak "ostomia humanizatzeak pertsonak zainketen erdigunean jartzea eskatzen du, erizainen gure lanbidearen jatorrira itzultzea. GESTOtik pertsonak balioesten dituzten hainbat proiektu landu ditugu, hala nola 'Humanizando la ostomía' komikia, 'Héroes y Heroínas' erakusketa ibiltaria eta 'Documento de consenso de Humanización de los Cuidados en Ostomía'".