Maitasun istorio bat ematen duzun tanta bakoitzean | Ama Esnearen Euskal Bankua

Beren haurtxoei bularra ematen dieten emakumeek dohaintzan emandako esnea jaso, prozesatu eta banatzen duen zentroa da

Kalitatea bermatua duen ama-esnea analizatzen eta prestatzen espezializatuta dago, ospitaleratuta dauden eta beren amek bularra eman ezin dieten haurtxoek hartu ahal izateko.

Osasuntsu dagoen eta bizimodu osasungarria egiten duen edozein emakumek, bere haurtxoari zailtasunik gabe bularra ematen ari bazaio eta aurreko hiru aste eta sei hilabete bitartean ama izan bada.

Dohaintza eskuzabaltasunez egiten da, anonimoki, borondatez eta modu altruistan; ez da inolako irabazi ekonomikorik lortzen.

Haurtxo goiztiarrei, pisu txikia edo gaixotasun jakin batzuk dituztenei eta beren amek bularra eman ezin dietenei ematen zaie, dohaintzan emandako eta esne-bankuak prozesatutako esneak duen osaerari eta ematen duen immunitateari onura atera diezaieten.

Dohaintzan emandako esnea –prozesatu ondoren eta segurtasun-berme osoarekin– neonatologiako unitateetan ematen da, beti mediku-taldearen aginduz eta modu anonimoan.

Nola ateratzen da dohaintzan ematen den esnea eta nola gordetzen eta garraiatzen da?

Emailea izateko Euskadiko Ama-esnearen Bankuarekin harremanean jartzerik besterik ez dago; astelehenetik ostiralera 944579375 telefonoan edo hurrengo posta elektronikoan bancolecheeuskadi@osakidetza.eus. Informazioa eta dokumentazioa Osakidetzako web-orrian eskuragarri daude.

Araba ESIn emaileen sustapena eta harpena emaginek egingo dute aurre-erditzean; haurdunaldian ematen zaien Lehen Mailako Arretan, Pediatriako kontsultetan eta Amatasun nahiz Neonatologia unitateetan ere bai.

AUO Txagorritxuko Neonatoen Unitatean eremu bat egokitu dute emailea den ama artatzeko, bide batez, transmizioko gaixotasunak baztertze aldera osasun-inkesta egiteaz gain, odola ere ateratzen diote. Era berean, erizain arduradunak ematearen gaineko informazioa eta material egokia luzatu eta emate-prozesuari buruzko dudak argitzen dizkiote.

Esnearen entrega emailearekin hitzartuko da eta AUO Txagorritxun egokitutako gelan egiten da; bertatik, Galdakaoko EAEBra bidaltzen dute azterketa nutrizionala eta prozedura egin diezaioten.

Bestetik, AUO Txagorritxuko Neonatoen Unitateak EAEBri eskatu behar dio aztertutako esnea; hala izanik, ezarritako baldintzak betetzen dituen umeari emango dio.

Profesional sanitarioen inplikazioa (ginekologoak, pediatrak, emaginak, erizainak eta erizaintzako laguntzaileak) ezinbestekoa izango da ama edoskitzaileen goi-mailari eutsi eta ekimen solidario horrek behar bezala funtzionatzeko.

Esne-emaileentzako jarraibideak