"Osasunaren antzerkia" Zabalganan

Zabalganako Osasun Zentroak “Osasunaren antzerkia” edizio berri bat abian jarri du haurren elikadura eta garbitasun ohitura osasuntsuak sustatzeko

Zabalgana auzoko hiru ikastetxeetako 4 urteko 200 ume baino gehiago (Alda-alde, Mariturri eta Zabalgana Eskoletakoak) maiatzaren 10, 15 eta 24an euren irakasleak lagunduta Zabalganako osasun zentrora hurbildu ziren ordubeteko dibertsioaz gozatzeko asmoz, antzerki lan baten bidez eskuen higienearen garrantziaz jabetu ziren, baita fruta jatearen garrantziaz ere.

Egitarau honen helburua Txintxeta, Zintzo, Mintzo eta Mandarina pertsonaien bidez, umeak euren gurasoekin batera eskuen higiene on batean eta dieta osasungarri batean gaixotasunen prebentzioan sentsibilizatzea da. Osasun on bat izateko ohitura batzuk lantzeaz gain, umeek euren hazkuntzan  laguntzen duten profesionalak ezagu ditzakete.

Bide batez, ekimen honetan parte hartu zuten haurren gurasoak osasun zentroko Pediatriako erizaintzako profesionalek eskaini zuten hitzaldietara hurbildu ziren; hitzaldi horien helburu nagusia elikadura osasuntsuaren garrantzian familiak hezi eta indartzea, hala nola eskuen higiene on batek infekzioen transmisioa saihesteko duen indarraz jabetzea da.

Ekintza komunitario hau, zeinetan zentroko hainbat profesionalek parte hartu zuten (medikuak, erizainak, administratiboak...). Efrain Aguilarren elkarlanaz aberastu da, zentroko erabiltzaile eta Tabukle antzerkiko partaide; honek Txintxeto pertsonaiari ematen dio bizitza eta honi eskertzen diogu proiektuaren parte hartze eta elkarlana.

Zentroko JUAPak, Maximiano Gutiérrezek eta Erizaintzako arduradunak, Izaskun Antúnezek, zentroko profesionalekin batera egitasmo berri hau sustatu nahi izan dute arreta komunitarioko ikuspegi berri bat zabaldu eta azpimarratu nahirik, osasun kontzeptua modu integral batean ulertuta, ez soilik gaixotasun eza moduan, baizik eta gaixotasuna prebenitzeko ohitura onen eskuratze moduan.