Araba ESIko Krosa bere IX. edizioan

Joan den larunbatean Araba ESIko Krosaren IX. edizioa egin zen eta bertan 35 korrikalarik parte hartu zuten erakunde osoko zerbitzu eta zentro ezberdinetakoak

Eguraldiak ez zuen lagundu nahi izan kros tradizional hau. Euria proba hasiera hasieran egon zen eta ondoren tregua eskaini zuen sari banaketan eta parte hartzaileek eta hauen sendi-artekoek Gasteizko Zuazo Eliza-atarian egin zuten hamaiketako goxoan.

Emakumezkoen kategorian irabazlea Amaia Cortés izan zen, Errehabilitazio Zerbitzuko fisioterapeuta, eta gizonezkoen artean, berriz, helmuga gurutzatu zuen lehendabizikoa Rafael Zudaire izan zen, Hodietako kirurgia zerbitzuko mediku ondokoa.

Ibilbidean zehar parte hartzaileek Araba ESIko langileen laguntza izan zuten, bereziki Eugenio Castellanoren lana goraipatuko dugu, honek bizikleta gainean ibilbide osoko segurtasuna zaindu baitzuen. Baita Alfredo Blaskoren lana, honek egin baitzituen denbora-klasifikapenak, bideoa eta argazkiak.

Antolatzaileek bihotzez eskertzen diete boluntarioei haien konpromiso, lankidetza eta dedikazioa krosa antolatzeko garaian.

Sailkapena