“Pertsonak lanean: alderdi psikosozialak” Araba ESIko IV. Woka

Martxoaren 20 eta 21ean, Lakua-Arriaga Osasun Zentroan, erakunde barruko eta kanpoko 60 pertsona inguruk parte hartu zuten Araba ESIko IV. World Kafean. Bertan, Araba Erakunde Sanitario Integratuak definitu duen “Pertsonak lanean: alderdi psikosozialak” izenpean, ideiak, ezagutzak eta esperientziak partekatu eta eztabaidatu ziren

Laugarren edizio honetako helburua hauxe izan zen: faktore psikosozialak eta hauen inpaktua identifikatzea pertsonengan bere lan giroan Araba ESIko ekintza plana burutzeko.

Bi saio desberdin izan ziren eta bertaratutakoek ikuspuntu eraikitzailea hartuta, topagune honetan parte hartu zuten iritziak trukatu eta sortzeko. Hainbat lan dinamika burutu ziren bost mahaietan banaturik. Araba ESI, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESI eta Bilbo-Basurto ESIko profesionalek bideratu zituzten mahaiak. Lan dinamiketan 2016an Arrisku Psikosozialen inguruan egin zen inkesta korporatiboaren emaitzak aztertu ziren. Horrez gain, emaitza hauei nola heldu diseinatu zen, ekintza konkretuak, eta jarraipen eta ebaluaziorako neurriak proposatuz.

IV. World Kafe honi amaiera emanda, Araba ESIk saioetan izan duten jarrera eskertu nahi die partaide guztiei. Bestalde, ondorioak laster emango dira ezagutzera, izan ere, txosten bat egingo da hurrengo asteetan zehar.