Saio Kliniko Ezohikoa | Pazienteen Higiene Jasangarriaren Prozedura

Datorren apirilaren 9an, 15:30etan, AUO Santiagoko areto nagusian “Pazienteen Higiene Jasangarriaren Prozedura” izeneko saioaren aurkezpena egingo da

Jasangarritasun Batzordeak  antolatu du ekintza hau eta erizaintzako profesional asistentzialentzat, eta Araba ESIn praktikan dituzten ikastetxeetako irakasle eta ikasleentzat da.

Saio honen helburua hau da: ura eta xaboia, konketak, esponjak, eta lehortzeko eskuoihalak erabili behar ez diren prozedura zabaltzea, horrela, lan hauek burutzen dituzten langileen eraginkortasuna handituko da, izan ere, garbiketarako behar diren materialen gastuak murrizten dira eta, bestalde, erizaintzako denbora gutxitzen da eta garbiketa tradizionalarekin lotutako infekzio arriskuak ekiditen dira, batez ere kritiko dauden pazienteen guneetan.

Prozeduraren oinarria hauxe da: behin erabiltzeko manoplak/esponjak erabiltzea. Araba ESI Osakidetzako lehen erakunde sanitarioa litzateke prozedura hau ezartzen mugikortasun edo autonomia eza duten pazienteengan, eta bigarrena maila estatalean, Bartzelonako Bellvitge Hospital Universitarirekin batera.

Arian-arian joango dira sartzen higieneko manoplak apirilean AUO Santiagon eta maiatzean AUO Txagorritxun.

Jakinsarean izena emateko epea irekita dago.