Pompa945 proiektuak Araba ESIko La Habana Osasun Zentrora horma-mural bat eman dio

Aurreko otsailaren 25ean, Pompa945 proiektuko partaidea den Diego Berruete artista, La Habana Osasun Zentrora hurbildu zen, bertan bere artelana kokatuko zen eta

"Raíces"

Artelan honek, Pompa945 proiektuak emanda, atso baten eskua irudikatzen du, eskuak bere aurpegiari eusten dio zuhaitz enborra balitz. Erabili den teknika mistoa da, papera eta espraia panel gainean.

Pompa945 Gasteizko “El Pilar” auzoko proposamena da, eta bertako berpizkunde artistikoa du helburu, hots, auzo hau hiriko arte arloan erreferentea bihurtu eta, era berean, auzolana sustatu dadin.

Proiektu honen gakoa hiritarrengan datza. Hauek dira, hainbat artista eta talderekin batera, auzoko eta Gasteizko eragileak diren neurrian, artelanen antolakuntza aurrera eramaten dutenak.

Pompa945 proiektuaren ustez, ikerketa berri baten arabera, auzo batean kultura eta arte hornikuntzak eragina argia du auzokideen osasun, seguritate eta heziketa arloan.