Santiago ospitalak kontratatutako lehen medikua?

Behe Erdi Aroan sortu ziren lehenengo ospitaleak, baliabiderik gabeko pertsonei laguntza emateko zentro gisa, non etxea, bazkaria eta ohea ematen zizkieten. Gasteizen eraiki zen hirugarren ospitalea (1428an eraiki zuten) Santa María del Cabello izenpean sortu zen, hala ere, urte batzuk geroago Santiago Ospitalea deitu zuten

Aipagarria da, kontratatu zuten lehen medikua, Fernán López de Escoriaza Ibáñez de Aguirre (1480-1541), Escoriaza-Esquivel jauregiaren jabea eta Ingalaterrako Katalina erreginaren eta Karlos V.a erregearen medikua izan zena.

Escoriaza medikua Gasteizen jaio zen; baina, bere familia jatorriz Gipuzkoako Leintz bailaratik zetorren. Haren aitak Gasteizko udalean parte hartu zuen zinegotzi bezala.

Fernán López de Escoriaza, medikuntza ikasketak bukatu bezain laster Gasteizko batzordeak 1508an izendatu zuen hiriburuko medikua eta bere soldata urteko 15000 maravedi. Garai hartako ospe handia hartu zuenez, zazpi urte beranduago Londresera joan zen. Eta egonaldi honetan 1520an Oxforden medikuntza doktoregoa lortu zuen eta, aldi berean, Londreseko Mediku Eskola sortu zuen. Hauetaz gain, 1515-1530 urteak, Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren eta haren emaztearen, Katalina Aragoikoaren, errege-erreginen medikua izatera heldu zen. Espainiara bueltatu zenean, Carlos V, Espainiako enperadorearen mediku pertsonala bilakatu zen.

Baina, zergatik bidaiatu zen Londreseraino? Zer gertaerak lotu zuen Gasteiz eta Erresuma Batua?

1512. urtean Ingalaterrrako gobernuak 10.000 pertsona bidali zituen Frantziako hego mendebaldera, La Guyanne herrialdera, Burdeos zen bere kapitala. Baina alde honetara heldu baino lehenago, Thomas Greyren aginte militarra, erregearen laguna, Ingalaterrako ejerzitoa lehorreratu zen Pasaiako kaian. Herri honetan itxoiten zeuden bitartean ejerzitoa gaixotu egin zen, disenteriak jota, eta beste gaixotasun batzuk ere tarteko. Hau dela eta, 1500 britaniar soldadu baino gehiago hil ziren. Gaixotuen artean Thomas Grey zegoen. Ejerzitoak Espainiako errege-erregina Katolikoei laguntza eskatu zien bidaltzeko konfidantzako mediku bat. Escoriaza hurbildu zen eta gaisotasun larri hartaz sendatu zuen Thomas Grey.

Henrique VIII Ingalaterrako erregeak berak pasarte horren berri jakin zuenean Escoriazari eskaini zion bere mediku pertsonala izatea. Fernán López de Escoriaza 1515ean Ingalaterrara aldatu zen.

Henrique VIII.a erregearen konfiantza guztia izan zuen eta Ingalaterran medikua izateaz gain, zenbait goi kargu ere bete zituen.

1530ean Ingalaterrako erregealdian arazo larriak sortu ziren eta Fernánek erabaki zuen etxera etortzeko une egokia zela.

Fernán López de Escoriaza humanista handia izan zen, Erasmo Rotterdamgoa, Tomás Moro eta Luis Vivesekin hartu-emanak izan zituen eta bere garaiko beste nazioarteko humanista askorekin harreman estuak izan zituen. Bere emaztearekin batera, Victoria Anda Esquivel, oso emakume jakintsua, XVI. mendean Escoriaza-Esquivel jauregia eraikitzea bururatu zitzaien. Jauregi honen lanak 1540an hasi zituzten eta 1550ean amaitu.

Jatorriz bi solairu zituen. Gorputz horren gainean, adreiluzko hirugarren bat gehitu zitzaion ondoren. Apaingarrietan eta arkitekturari dagokionez duen balioa sekulakoa da. Arkitektura zibil errenazentistaren adibiderik bikainenetakoa da. Harlanduz (zillarrez) eraikia dago, barnealdean hiru aldez osatutako arkupe bikoitzeko patioa eta izkilara bat ditu, bertako zutabeetako kapitelak eta medailoiak apainduak ditu. Plazara begira dagoen fatxada nagusi nabarmentzekoa da, elementu platereskoz apaindua, hauen artean nagusi eta haren emaztearen soinak ikusgai daude. Fatxada nagusian agertzen dira honako hitz hauek FVC “Faciendum Uterque Curaverunt”; bata eta bestea arduratu ziren egiteaz.

Egilea: Fernando Grande Gil

Araba ESIko langilea