Seve Domínguez, Araba ESIko Onkologia Medikoaren burua, Danimarkan izan den HOPE Europako Elkartrukaketa Programan egon da

Hospitals for Europe akronimoa da HOPE, eta Ospitale eta Zerbitzu sanitarioen Europako Federazioak 1966an eratzearekin batera hartutako izendapena da (European Hospital and Healthcare Federation). HOPE Gobernuz kanpoko Elkartea da, diru-etekinik ateratzeko asmorik gabekoa eta Europar Batasuneko kide diren 27 Estatutako 32 erakundek eta Suitzak betetzen dutena.

HOPE proiektuaren helburu nagusia partaideei beste osasun sistemen eta ospitalen funtzionamendua ezagutaraztea da, horiek horrela, Lehen Mailako Arretako eta Ospitaleko Arretako profesionalak dira hartzaileak.

Seve Domínguez, Araba ESIko Onkologia Zerbitzuko buruak, hartu du parte Randers, Aarhus eta Aalborg ospitaleetan izan diren HOPE elkartrukaketa programan Danimarkan bost asteetan zehar, maiatzan eta ekainan. Sevek dioenez, HOPE programa “osasunari buruzko Eramus bat da”, era berean, osasun arloko zereginak hobetu eta bide berriak zabaltzeko ezinbesteko tresna bilakatu da”.

Elkartrukaketa hori berarentzat “bizipen aberasgarria izan da eta ezagutza, esperientziak eta jarduera onak elkartrukatzeko balio duena. Halaber, laguntza sareak ezarri eta zentroen nahiz profesionalen arteko loturak zabaltzea bideratu du pazientearen arreta sistema horren gune zentrala bilakatuz. HOPE elkartrukaketa programa oso atsegingarria da osasuneko profesional guztientzat eta Osakidetzako lankideak parte hartzera animatzen ditut hurrengo edizioetan”.

Truke-periodoaren amaieran parte-hartzaile guztien bilera Dublinen egin zen HOPE Europako Programari lotutako 2017ko Agoran. Daniar taldeak, non Seve Dominguez eta hainbat herritako beste 9 profesional aritu diren, minbiziaren “fast-track” protokoloa aurkeztu zuen eta horren barne: 30 egunetik beherako detekzioa, diagnostikoa eta tratamendua izan zuten hizpide baita patologiari dagozkion erabakietan eta prozesuan pazienteen eta familiakoen inplikazioa ere.

Seve Domínguez-ek lan egin duen protokolo honek bigarren saria lortu zuen zen hiriburu irlandarrean ospatutako ekitaldi honetan. Izan ere, edizio honetan Europa osoko 20 herrik eta 120 profesional baino gehiagok hartu du parte; aipatutako horiek guztiak arlo sanitarioan eta kudeaketan dihardutenak.