"Txertoa jartzearen onurak"
Azaroaren 13an eta abenduaren 11n esku-hartze komunitarioko bi jarduera egin ziren Sansomendi Adinekoentzako Zentro Soziokulturalean, eta Araba ESIko profesionalek parte hartu zuten
Hitzaldien helburua izan zen parte-hartzaileei jakinaraztea komeni dela txertaketa-egutegi eguneratua izatea eta behar bezala immunizatzearen onuraz informatzea. Esku-hartzearen ardatza, bereziki, gripearen aurkako txertaketa-kanpainari buruz hitz egitea izan zen.
- Sofía Díaz Alonso, Sansomendi Osasun Zentroko BAEE 1.
- Elena Ramos Gil, Sansomendi Osasun Zentroko BAEE 2.
Saioetara Sansomendi Adinekoentzako Zentro Soziokulturaleko erabiltzaileak joan ziren, edukiera mugatuarekin eta COVID-19 pandemiaren ondorioz ezarritako segurtasun-neurri guztiak errespetatuz.
Bi ponentzietan, besteak beste, 65 urtetik gorako biztanleen txertaketa-egutegia osatzen duten txertoen onurak jorratu ziren. Gainera, hitzaldien datak gripearen aurkako txertaketa-kanpainarekin bat zetozela aprobetxatuz, gripearen aurkako txertoa jartzearen garrantziaz eta txerto hori ematetik espero zitezkeen kontrako ondorioez hitz egin zen.
Bestalde, COVID-19ren eta gripearen arteko balizko bizikidetza dela eta, oinarrizko nozio batzuk eman ziren bi gaixotasunak harrapatzeko arriskua murrizteko hartu beharreko neurriei buruz.
Lehen ponentziak, azaroaren 13koak, harrera oso ona izan zuen bertaratutakoen artean, eta, beraz, abenduaren 11n bigarren saio bat egitea erabaki zen, pertsona gehiagok izan zezaten partekatutako informazioaren berri zuzenean. Azken hitzaldi horrek lehenengoaren eragin eta onarpen bera izan zuen.