Umeen tratu txarrak osasun mentalean sekuelak uzten ditu helduaren bizitzan

Umeen tratu txarra arriskuko faktore bat da osasun arazo batzuk garapenean; besteak beste, buruko nahasteak. Umeen gertakari txar hauek ohikoak dira, eta haien ondorioak ager daitezke urte batzuk beranduago, helduaren bizitzan zehar. Gure genetikak garrantzia handia du, gure organismoak zer nolako erreakzioa duen estresa agertzean.

Horrela azaldu zuen Lourdes Fañanas-ek, irakasle eta ikertzaile katalanak, Gasteizen urriaren 22an izandako Psikiatriako Euskal Herriko Elkartearen urteko bileran. Aditu horren iritziz, ez da erraza definitzea umeen tratu txartzat jo daitezkeen esperientziak, nahiz eta guztiek dutena da minaren esperientzia eta sufrimendu handiak agertzea, garapen psikologikoa eta fisikoa baldintzatzen dutenak.

Adituak gogoratzen digu “zorritzarrez, gizartean uste baino kasu gehiago gertatzen dela. Kasu askotan, umeek jasaten dituzte abusu fisiko, sexuala eta psikologikoa behin eta berriro, sarritan haurtzaroaren zehar. Gainera, kasu gehienetan familian baitan geratzen dira. Tratu txarren ondori negatiboak bizitzaren lehen urteetatik harago doaz, eta hilkortasun eta morbilitatea handitzeari laguntzen diote, ez bakarrik haurtzaroan, baizik eta helduaroan ere”.

Halaber, Lourdes Fañanas-ek dionez, “esperientzia horiek lotzen dira nerabezaroan buruaz beste egiteko arriskuarekin, droga-kontsumoarekin, arrisku handiko jarrera sexualekin, baita jokaera kriminal batekin eta helduaren bizitzan zehar depresioa edo psikosia garatzearekin”.

Errealitate horren aurrean, espezialistak zehazten du “zientzia hasi dela ulertzen nola esperientzia horiek uzten duten marka neurobiotika bat, helduaren bizitzan estresa psikosozialari ematen zaion etorkizuneko erantzunari eragiten diona”. Gainera, aipatzen du “mekanismo epigenetikoak (ADN-ren inguruko aldaketak) direla, gene batzuen gaitasuna eraldatzen dutenak, ondo azaltzeko, pertsona estres emozionaleko egoera baten aurrean dagoenean. Kasu horretan, pertsonak zailtasun gehiago izango ditu sistema biologikoa kontrolatzeko eta depresioa eta beste nahaste batzuk garatzeko probabilite handiago bat”.

Lourdes Fañanas-en taldeak unibertsitateko ikaslerengan egindako eta The British Journal of Psychiatry aldizkarian argitaratutako ikerketa batean behatu zena hau da: “umearen abusu larri baten aurrean (sexuala, fisikoa edo emozionala) egotea, baina ez zabarkeria egoerak, lotzen da helduaren bizitzan sintoma psikotikoak adierazteko probabilitate handiago batekin”.

Hala ere, aditua baikorra da, esaten baitu “nahaste hauek arreta sistemako espezialistek sendatu ditzaketela eta pertsonaren osasunak hobera egingo duela”. Azalpena hau da: “garapenean, burmuinaren plastikotasuna handia da, eta umeen errekuperazioaren gaitasuna hain handia denez, tratamendu kliniko eta psikologikoa jaso eta denbora batez inguru familiar egoki batean kokatuz gero, ume errekuperatu egiten da”.

Hori dela eta, garrantzitsuena da goiz identifikatzea tratu txarren baten aurrean egon diren umeak. Kasu horretan, Fañanas-ek baieztatzen du eskola dela alarma-hotsa ematen duena, umea identifikatzen baitute portaeran aldaketa bortitzengatik eta beste ebidentzi batzuengatik. Osasun-sisteman –larrialdi pediatriakoetan normalean- langileak ere trebatuta daude identifikazio hori egiteko. Horrela, umea babesteko sistemaren protokoloak aktibatzen dira. Beste batzuetan, senideek edo lagunek identifikatzen dute egoera.