AUO-ko Dermatologia-zerbitzuak lankidetza-plan bat hasi du Arabako Eskualdeko Lehen Mailako Arretarekin

Urri honetan, Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) Dermatologia Zerbitzuak lankidetza-programa bat jarri du martxan Lehen Mailako Arretako medikuekin.

Helburua da Lehen Mailako Arretaren eta Arreta Espezializatuaren arteko arreta sanitario integratua sustatzea, pazienteari ematen zaion arretaren kalitatea hobetzeko.

Hiru osasun-zentrotan hasi da Lehen Mailako Arretarekiko koordinazioa (Sansomendikoan, Lakuabizkarrakoan eta Olagibelekoan), eta hedatuz joango da gero, Arabako Eskualdeko gainerako zentroetara.

Patologia dermatologikoaren arreta etengabeko plan hau egiteko, fakultatibo arduradun batzuk izendatu dira (dermatologoa eta familia-medikua) osasun-zentro bakoitzean. Hala, aldian behin, AUOko Dermatologia Zerbitzuko fakultatibo hautatua dagokion osasun-zentrora joango da.

Koordinazio-plan honek funtsezko oinarri bat du informazioa trukatzeko: telemedikuntza. Bi komunikazio-bide daude:

  • Dermatologiako pazientearen kontsultarteko ez-presentziala, Lehen Mailako Arretako medikuak espezialistari bidalia, historia elektroniko partekatura (Osabide Global), non pazientearen historia klinikoa agertzen den.
  • Larruazaleko prozesuaren irudiak telearretaren bidez, osasun-zentroan bertan. Hor, dermatologoak, familia-medikuak eta Pediatriakoak bertan direla, aztertu beharreko pazienteak baloratzen ditu, eta teledermatologia diferituaren agenda batean aurkezten dira.

Hauek dira lankidetza-proiektu honen helburu nagusiak:

  • Pazienteari arreta integrala ematea, arreta-prozesuak partekatuz, diagnostikoen baliozkotasuna handitzeko eta bideratzeak murrizteko.
  • Elkarri norberaren ezagutzen berri ematea elkar ulertzeko moduko ingurune konfiantzazko batean, bi mailen gaitasuna handitzeko (hala Lehen Mailako Arretarena nola Arreta Espezializatuarena). Modua emango du arreta sanitarioa arintzeko eta pazienteen kontsultak eta joan-etorriak gutxitzeko. Horrek berekin ekarriko du baliabide sanitarioetan aurreztea eta erabiltzailea erosoago egotea.

Laburbilduz, Lehen Mailako Arretaren eta Arreta Espezializatuaren arteko inplikazio-harreman zuzen interprofesional honek bi helburu ditu (arretaren alderdikoa eta irakaskuntzaren alderdikoa), arreta kalitate hobekoa izan dadin eta telemedikuntzaren bermea eta sustapena izan ditzan gainera.