“Vivir con insuficiencia cardíaca”, erizaintza espezializaturako gida berria

Blanca Aguayo, Araba ESIko Kardiologia Zerbitzuko erizainak, bihotz-gutxiegitasunari buruzko gida bat idatzi du

Bihotz-gutxiegitasuna arazo konplexua da, eta eragin handia du pairatzen duten pertsonen bizi-kalitatean eta haien familietan.

Pertsonak ardatz dituzten arreta-ereduetan, kronikotasuna erronka eta aukera bat da erizaintzarentzat. Diziplina anitzeko taldeen barruan egotea ahalbidetzen du, zainketa aurreratuak eta konplexuak behar dituzten pertsonekin, eta, gainera, funtsezko elementu gisa «zaintzeari» balioa ematen zaion sistema bat ahalik eta gehien garatzea.

Garrantzitsua da ulertzea osasun-arazo horren konplexutasuna; batzuetan, emaitzak ez dira espero direnak, eta, gainera, ospitaleratzeak, sufrimendua, mendekotasuna eta narriadura gehitu behar zaizkio.

Horren ondorioz, helburuak finkatu behar ditugu, ez bakarrik egonkortasun fisiologikoari eusteko edo arazoei erantzuten irakasteko, baita helburu horiek prozesu osoan malgutasunez laguntzeko eta birdefinitzeko ere.

Lehentasunezko lana da gure pazienteek prozesu osoan duten konfiantza ulertzea, laguntzea eta lortzea, batez ere itxaropen-gabeziak eta sufrimenduak hartzen dituenean.

Erizaintzako konpetentzia eta rol aurreratuak garatzeko eta birdefinitzeko, prestakuntza eta egiaztapen egokiak behar dira, ez soilik klinikoak diren gaietan, baita prozesuen kudeaketan, irakaskuntzan eta ebidentzian oinarritutako praktikan ere.

Kardiologiako langileentzat, gaitasun berriak garatzeko, ahalegin handia egin behar da prestakuntzan eta jakintzak hainbat arlotan eskuratzeko, bai eta gaitasun horiek zehazten eta definitzen laguntzen duen esperientzia bat ere.

Horregatik, Eskerrak eman nahi dizkiet nire lankideei erizaintzarekin duten konpromisoagatik, proiektu honi ahotsa eta ikusgarritasuna emateagatik, eta gure lanari balioa emateko egin duten ekarpenagatik. Pertsona horiei esker, 'Vivir con insuficiencia cardíaca' erizaintza espezializaturako bigarren gida hau argitaratu ahal izan da”.

Lan hau ahalegin komun baten eta proiektu honetan sinetsi zutenen iraunkortasunaren emaitza da, 2015ean Bihotz-gutxiegitasunaren Unitatea martxan jarri zenetik. Haien laguntzarik eta konfiantzarik gabe ezinezkoa izango zen gida hau garatzea.