Zabalgana Osasun zentroan “Artegorrian, artea zure zainetatik doa”

Martxoaren 12tik apirilaren 16ra osasun zentroak “Artegorrian” erakusketa kolektiboa hartzen du bere baitan. Ekitaldi honen helburu nagusia herritarrak odola ematera animatzea da.

Osasun zentroko profesionalak, Mª Jose Lojo margolaria eta Isabel Viloria Arabako odol emaileen elkarteko aduraduna. Atzealdean, auzoko haurrek egindako lanak.

19 artista arte plastikoetakoa, Arabako odol emaileen elkartearekin batera eta arte eta kultura adierazpen ezberdinetako partaide diren pertsonekin batera, elkartu egin dira eta lagundu eta ikusgarritasuna eman nahi izan diote ezinegon komun bati arazo batean bihur daitekeena, odol emaileen gabeziari.

“Gure inguruan hemen odol asko ematen dugunaren ustea dago eta odol erreserba nahikoak direla, baina transfusioen beharra oso handia da eta odol-emaileen kopurua txikituz doa azken sasoian" dio Mª José Lojok, ekimenaren artista sustatzaileetako bat.

Artetik eta kulturatik, hizkuntza unibertsala erabiliaz, herritarren artean solidaritatea esnatzea bilatzen dute eta herritarrak kontziente egitea keinu altruista batekin bizitza salba daitekeela. Horrela, argazki, margo, eskultura, euskarri edo teknika mistoen bidez euren sorkuntzak aurkezten dituzte hari gidatzaile batekin “Artea zure zainetan”.

Euren proposamena jasotzeko Zabalganako Gasteizko auzoa hartu zuten "umez betetako eta jende gaztez betetako auzoa delako" eta batez ere gazteei helarazi nahi dietelako euren mezua. Auzoko erantzuna hain izan da positiboa, ezen prozesuan zehar haziz joan da.

Gizarte etxean egin den erakusketaz gain eta ondoren osasun zentroetan, inguruko hainbat eragileren inplikazio aktiboa lortu dute, kaleko hezkuntza programa, auzoen elkartea, ostalaritza... Ikastetxeek ere proposamenari eutsi nahi izan diote. Mariturri Ikastolako haurrek pintura eta musikako lan kolektibo horietan parte hartu dute. Rock kontzertuak eta olerki errezitaletan badira beste jarduera batzuk “Artegorriaren" baitan.

Erakusketa Zabalganako osasun zentroan egongo da arratsaldeko 18:OO etako apirilaren 16ra arte, performancearen hasiera den arte “Kontzientziaren bisita”, eta honen bidez emango zaio bukaera ekimenari.

“Artegorrian, arte zure zainetatik doa”-ren katalogotik ateratako argazkiak: