Zabalganako Osasun zentroak Galeseko delegaritza baten bisita jaso du

Arreta Integratuko Nazioarteko XIX. Jardunaldiak zirela eta, "ICIC19 San Sebastian-Basque-Country" delakoa, Galeseko nazioarteko delegaritza batek joan den apirilaren 5ean Araba ESIko eraikuntzak bisitatu zituen

Zabalganako osasun zentroko Galeseko delegaritza horrek, 6 ordezkariz osatua, aurrez aurre egiaztatu ahal izan zuen Euskadiko Lehen Mailako Arretako funtzionamenduaren dinamika eta antolakuntza.

Zentro bereko langileak lagunduta, delegaritzak gure osasun sistema sanitario publikoaren funtzionamenduaren inguruko aurkezpen laburra jaso ahal izan zuen eta ondoren, zentroan zehar ibili ziren eta gure erakundeko erabiltzaileek bisita arrunt batean egiten duten ibilbide bera egin zuten (hitzordua hartu, bertaratu, zainketak jaso, jarraibideak,  bideratzeak…).

Horretaz gain, gure erakundearen inguruko alderdi zehatzagoen berri ere eman zitzaien, hala nola, historia kliniko integratuarena, osasun karpetarena, gaixo kronikoen arreta integratuaren garapenaren ingurukoa, zainketen jarraikortasunarena eta esku-hartze komunitarioen ingurukoa.

Bisita horiek, nazioarterako interes handikoak, parte-hartzaileei Euskadin dugun Koordinazio Soziosanitario eta Arreta Integratuaren berri izaten laguntzen dizkiete.