Arabako ESIak profesionalak eta herritarrak bildu ditu zainketa aringarriei buruzko begirada berriak partekatzeko

AUO Santiagoko ekitaldi-aretoan Arabako ESIko Zainketa Aringarrien III. Jardunaldia egin zen, bizitzaren azken fase honen zainketa, erronkak eta giza dimentsioa ardatz hartuta

Joan den azaroaren 13an, Arabako ESIko Medikuntza Aringarriko Unitateak Zainketa Aringarrien III. Jardunaldia egin zuen AUO Santiagoko ekitaldi-aretoan. "Zainketa aringarriak. Beste begirada batzuk " lelopean, Osakidetzako osasun-arloko profesionalak, elkarteak eta herritarrak bildu ziren. Topaketan zehar, funtsezko alderdiei buruz hitz egin zen, hala nola, osasun-langileentzako prestakuntza, informazioa, entzute aktiboa eta muturreko hauskortasun-egoeretan egiturazko eta emoziozko laguntza.

Jardunaldiak harrera bikaina izan zuen, eta bereziki nabarmentzekoa da Osakidetzako profesionalei zuzendutako goizeko saioa, bertan aurreikusitako edukiera osatu baitzen. Arratsaldeko saioak Arabako zainketa-inguruneen ikuspegi zabala eskaini zuen, zaintzak bizi-fase horretan duen garrantziari buruzko dokumental baten proiekzioarekin eta zaintzaileekin izandako solasaldiarekin batera.

Arratsaldeko programan, halaber, Sheila Pereiro musikoterapeutak eta Gasteizko Musika, Arte eta Prozesu Institutuko psikologoak musikoterapiaren zeregina jorratu zuen, eta Naomi Hasson erizainak eta Arinduzeko (Euskadiko Zainketa Aringarrien Elkartea) presidenteak eta Doble Sonrisa Fundazioko erruki-komunitateen garapenaren arduradunak ere parte hartu zuten, zeinak sareen eta erruki-komunitateen garrantzia goraipatu zuen. Jardunaldiaren amaiera Enclave musika taldearen emanaldiak eman zuen.