Arabako Ikerkuntza Unitateak parte hartu du EHUko Udako Ikastaroetan
Irailaren 1 eta 2an, EHU-UPVko Udako Ikastaroen barruan egin zen “Jarrera arduratsua eta ikerkuntza klinikoan eraginkortasuna” izeneko ikastaroa.
Arabako Ikerkuntza Unitatate-Bioarabako koordinatzaileak, Felipe Aizpuruk, zuzenduriko ikastaroan zenbait lanbidetako 48 ikaslek hartu zuten parte. Ikasle guztiak Euskadiko Autonomia Erkidegokoak eta Nafarroakoak ziren.
Lehenengo egunean kontzeptu orokorrak aztertu zituzten. Lehengo eta behin, jarrera arduratsuari dagozkion kontzeptuak zerrendatu zituen Aizpuruk. Batez ere, nabarmendu zituen interesen gatazkak, ikerkuntzaren porrota edo ikerkuntzako tutoreak eta euren beharren eta eskubideen kontzienteak diren ikasle arduratsuak izatearen beharra. Jarraian, Edinburgoko Unibertsitateko irakaslea eta “waste in research” mugimenduko bultzatzaileetariko bat den Malcolm MacLeod-ek birpasatu zituen ikerkuntza eraginik gabe bihurtzen duten mekanismoak, batez ere, 2014ko urtarrilean The Lancet aldizkariak argitaratu zituen artikulu ospetsuetan oinarrituz. Era berean, REWARD –REducing Waste And Regarding Diligence in clinical research aitormenaren oinarriak aurkeztu zituzten. Aitormen hori argitu zuten bi taldeko lan batez, non partaideek , finantzari, aldizkarietako editore eta ikertzaile bihurtuta, iritzia ematen zuten eraginkortasun galera horri aurre egin diezaieketen irtenbideei buruz.
Irailaren 2an, ikerkuntzako prozesuaren alde gakoei erreparatu zieten. Naiara Parrak, BioArbako laguntza emateko unitate berako epidemiologoak, azaldu zituen jarduera horretarako ikertzaile aditu, paziente, kliniko eta hartutako esperientzia guztia izatearen beharra eta garrantzia, ikerkuntzaren lehentasunak ezartzeko orduan. Azkenik, Felipe Aizpuruk berak hauek nabarmendu zituen: ikerkuntza-txostena kalitatezkoa eta ahalik eta zehatzen izatearen garrantzia eta data-sharing egungo gai eztabaidagarria; hain zuzen, ikerkuntzan jasotako informazioa komunitate zientifikoarekin konpartitzeak dakartzan onurak eta arriskua.
Ikastaroa amaitu zen TRUST –training, relevance, utility, standardization, transparence- tresnaren aurkezpenarekin eta partaide eta mahaikideen arteko mahi-inguru animatu batekin, non nagusitu zen data-sharing inguruko eztabaida.