AUO-n irakaskuntzako auditoria
Arabako Unibertsitate Ospitaleak azaroaren 11 eta 12an egin zuen Prestakuntza Sanitario Espezializatuari (PSE) dagokion auditoria. Hiru auditorek egindako behin-behineko emaitzak adierazten du emaitza oso positiboa izan dela. Horrela, goraipatzen du zuzendaritza taldea, Ikasketa-burua, Irakaskuntza Batzordea eta AUO-ko tutoreen konpromisoa gradu-ondoko prestakuntzarekin.
Era berean, egoki baloratzen du egindako ahalegina egitura eta irakaskuntzako baliabideak egokitzeko indarrean dagoen araudiarekin. Gainera, Irakaskuntza aurreikusita dago 2015eko AUO-ko Kudeaketa Planean (5.2.2 ildo estregikoa).
Auditoreek azaldu dute gure ospitaleak egitura egokia duela PSErako, dokumentuetan definituta baitago eta ezarpen eraginkorra baitu. Inkestaren azken emaitzatik ondorioztatzen da jasotako prestakuntzarekin egoiliarren asebetetze on bat: 4 puntutik 3,03an kokatzen da bat bataz besteko emaitza.
Hobetzeko arloen artean, txostenak hauek aipatzen ditu: hiruhilabetekorik behin egoiliarrei elkarrizketa egituratu bat finkatzeko beharra, bereiztea ospitaleko oraingo Etengabeko Prestakuntzaren Planaren ikasgai eta ikastaro batzuk, Denontzako Zeharkako Plana osatu behar dutenak, hain zuzen, unitate guztietan prestakuntzan diharduten egoiliarrek joan beharra ezartzeko, eta azkenik, hobetzea Ikerkuntzari dagozkion arloak (tutore eta egoiliarrenak).
Hobetzeko arlo horiek –aurretiaz, Irakaskuntzako buruzagitzak eta Irakaskuntza Batzordeak antzemandakoak- ikertzen ari dira, eta laster, zuzentzeko neurriak aurkeztuko dituzte
Jakina denez, Osasun Ministerioak maiztasunez egiten die Auditoria Plana irakaskuntzako zentroei. Lehen ezarritako agenda baten arabera eta dokumentu asko aurkeztuta, auditoreek elkarrizketak egiten dizkiete hauei: Gerentea Arretako zuzendaritza, Ikasketako buruzagitza, tutore eta egoiliarrei. Auditoreek kontuan hartzen dute PSE-ren irakaskuntzaren planifikazioa, egoiliarren harrerari, prestakuntzaren jarraipenari, trebetasunak hartzeari zein ebaluazioari dagokiena.