AUO ZENTRO PILOTUA DA JAIOTZEN ERREGISTRO TELEMATIKOAN

Osakidetzaren barruan, Araba Unibertsitate Ospitalea (AUO) zentro pilotua da jaiotzak telematikoki erregistratzeko programa baten garapen-fasean, Justizia Ministerioarekin elkarlanean.

Programak Cora du izen, eta herritarrentzako zerbitzu bat da, gurasoek osasun-zentroan bertan inskriba ditzaten jaioberriak urriaren 15etik aurrera. Hartara, ez dute Erregistro Zibilera joateko beharrik izango, eta izapide administratiboak errazagoak izango dira.

Dena abian dagoenean, Ospitalean sarbide-puntu bat eta ordutegiak egongo dira, gurasoek jaioberria zentroan bertan erregistratu ahal izan dezaten, hiru eguneko epean. Eskaneatutako dokumentua Erregistro Zibilera bidaliko da, eta bertatik, osasun-zentroari eta familiari frogagiria helaraziko zaie, izapidea ongi egin dela ziurtatzeko.

Osasun Sailak lan handia egin du proiektu aurrendari honetan, beste batzuekin bezala, adibidez errezeta elektronikoa edo historia kliniko digitala. Esperientzia hauek uzten dute ekintza berrien aurrean jarrera ezin hobea izatea.

Cora programa Justizia Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren eremuan administrazioa erreformatzeko neurrien Legearen barruan dago, Kode Zibileko 30. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

AUOk ekipamendu teknologikoa du jada eta itxurazko dokumentuak prestatzeko probak egiten ari da, urriaren 15ean dena prest egon dadin herritarrei zerbitzu berria emateko.