Zabalganako osasun-zentroan ‘Haurtzaro eta osasunari’ buruzko argazki-erakusketa
Zabalganako osasun-zentroak ‘Haurtzaro eta osasunari’ buruzko argazki-erakusketa jarri zuen abian azaroaren 20an, Haurren Nazioarteko Eguna ospatu zela medio.
Osasun-zentroko pasilloetan urtea bukatu arte erakusgai egongo diren irudiek munduko umeak erakusten dituzte osasuna eta gaixotasunari buruzko errealitate askotan. Erakusketa honek leku zabal bat eta kultura aniztasunaren topaketa bat izan nahi du.
Osasunari ikuspuntu komunitario batetik ekin nahi dion ekimen honen bidez, irekitzen zaie osasun zentroa Zabalganako biztanleei.