Kategoria: Kategoria gabe
SANTIAGO OSPITALEA, SEI MENDEZ BIZIRIK
Santiago ospitalea Gasteizko erakunde zaharrenetako bat da. 1428 urtean “Ongintza Etxea” zeritzon ospitalea sortu zen, Ayala familiaren babesean. Ospitaleak ordura arte “Adatseko Andre Mariaren” osasun etxea zegoen tokia hartu zuen; hari buruz, egungo Posta-etxearen eta Espainiako Bankuaren arteko kale txiki batean zegoela besterik ez dakigu.
“BETI EGIN NAHI IZAN DUT TRAUMATOLOGIA”
Miren Juldain Mondragon bergarar emakume atsegina eta alaia prestakuntza hasi berri du Arabako Unibertsitate Ospitaleko Traumatologia Zerbitzuko egoiliar modura. "Karreran sartu nintzen jakinik traumatologia egin nahi nuela", esan du irribarrez.
OSARABA sortu da, AUOko aldizkari digitala
Errealitate bihurtu den aspaldiko proiektu bat. OSARABA sortu da, AUOko aldizkari digitala, eta hamabost egunez behin zabalduko da enpresa handi honetako 4.000 langileen artean
Telemedikuntza BGBKren zerbitzura
BGBK duten pazienteentzako telemonitorizazioko eta telelaguntzako TEKI programa pilotuak 3 urte beteko ditu laster. Aldi horretan, 30 paziente artatu dira, eta horiek hautatu zituzten programan sartu aurreko urtean behin edo gehiagotan ospitaleratu zituztelako gaixotasuna larriagotzeagatik.
Arabako Unibertsitate Ospitalea eta Araba Eskualdea korrikan izango dira
Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) eta Araba Eskualdeak Korrikan hartuko dute parte datorren martxoaren 28an, larunbata. Erakunde biek Juan Carlos I eta Paris etorbidea kaleen bidegurutzean hasiko den 2178 kilometroa egingo dute 12:35ak aldera. Aurreko kilometroa egingo duen Baskonia taldeak lekukoa pastuko die osasun erakundeei.






