Kategoria: Zuzendaritza Medikoa

Araba ESIk ginekologia zerbitzua ematen du Zaballa espetxean

Otsailaren 11tik aurrera, Araba ESIk ginekologia eta obstetriziako arreta emango die Zaballa espetxeko presoei. Ospitaleko ginekologo bat hilean behin joaten da espetxera, bertako emakumeei arreta emateko Osakidetzako edozein Emakumea Artatzeko zentrotan artatzen den bezala. Han beharrezko probak egiten dituzte, behar izanez gero, ekografiak barne.

Araba ESIk integrazio bidean lehen pausuak eman ditu, ospitaleko alta jaso ostean, lehen arretan ama eta haurraren errebisioaren ordua emateko erraztu aldera

Araba Erakunde Sanitario Integratuak (Araba ESI) martxan jarri du sistema bat ama eta jaioberria ospitaletik atera daitezen esleitutako pediatrarekin eta biontzat lehen azterketaren orduarekin; hau da, ordua emango diete dagokien pediatriako erizainarekin eta emaginarekin.

Jose Manuel Agud, erretiro lasai bat

Barne-medikuntzako nagusiak, Jose Manuek Agudek, 2016 urteari hasiera eman dio merezitako erretiro batekin besopean. Beti irribarretsu dagoen donostiar zuhur honek agur esaten dio Txagorritxuri, bertan 37 urtez osasun arloan lanak eman ostean.

Ordezkaritza kanariar batek bisitatu du Araba Laborategi Zentrala

Las Palmaseko Doctor Negrin Ospitaleko ordezkaritza kanariar batek bisitatu du Araba Laborategi Zentralaren egoitza, honen funtzionamendua eta kudeaketa-sistema ezagutzeko. Laborategiko arduradunak, Carmen Zugazak, bisitariei azaldu zien orain dela bost urte onartutako Laborategien Plan Zuzentzailea, eraginkortasun bat bilatzen duena Euskadiko laborategi guztiak sarean funtzionatzearen bidez.

Sebastian Gimeno, arraza handiko ginekologo bat

1997an lehen guardia egin zuen eta azkena pasa den abenduan. Data batetik bestera intentsitate handiko 40 urte pasa dira, baina baieztatzen du “berarentzat lana ez dela lana izan”. Gainera, irribarretsu esaten du profesional honek, 1975eko maiatzean Arana egoitzara heldu zena De Pablo doktoreak lagunduta, eta hemen herritartu zena.

Olatz Urbina, Bartzelonako Universitat Autonomako doktore berria

Olatz Urbina Bengoa gasteiztarrak, Santiago egoitzan lan egiten duen botikariak, pasa den azaroan, BUAren Medikuntzako Doktoregoa programaren barruan doktore titulua lortu zuen. Bere tesiaren izenburua hau izan zen: “Problemas relacionados con los medicamentos detectados en pacientes hospitalizados a través de una aplicación informática integrada en la orden médica informatizada”. Tesi horrek...