Esker On Araba ’15 lehen edizioa arrakastatsua izan da

Orain dela gutxi, AUO-k Esker On Arabaren lehen edizioa ospatu zuen. Ekitaldi honek gure osasun zentroari ospea ematen lagundu duten pertsonen eta zerbitzuen lana goraipatu nahi izan zuen.

Horretarako, egitarau sakon eta anitz bat antolatu zen. Azaroaren 17an hasi zena herritarrekin topaketa batekin Luis de Ajuria gelan, gaixotasun arraroen inguruan eztabaida bat egiteko. Parte hartu zuten hizlariek zenbait argudio azaldu zuten zazpi mila baino gehiago gaixotasun arraroei aurre egiteko. Jakina denez, BioArabaren testuinguruan, gure ospitaleak badu proiektu batzuk garatzen dituen ikerkuntzako arlo bat. Han azaldu zituzten testigantzak interes handikoak izan ziren.

Berriz, ostegunean, hilak 19, AUO-Taxgorritxuko areto nagusian jendez beteriko ekitaldi bat izan zen. Egindako jarduerengatik Ospitaleari ospea ekarri dioten langileei eskerrak emanez hasi zen ekitaldia. Aipamen berezia egin zieten zenbait profesional, zerbitzu eta lantalderi. Hain zuzen, hamabi langilek jaso zuten Osakidetzako ildo estrategikoen araberako aitortza.

Beste atal batean erakutsi zituzten estatuko eta nazioarteko kongresuetan azken urtean aurkezturiko ikerkuntzako proiektu nagusiak. Ikerkuntzaren eta berrikuntzaren sariak ere ez ziren faltan izan.

Beraz, oso ekitaldi ikusgarria, ondo antolatua, eta harrera ona izan zuena, ospitaleko profesional askoren lan bikaina agerian utzi batzuen.

ZORIONAK!!