Familia eta Medikuntzako Osatzen Euskal Elkarteak, hurrengo azaroan hain zuzen, urteko jardunaldiak egingo ditu
Oraingo honetan “Komunitatean sendotu” lelopean, azaroaren 17an eta 18an urteko jardunaldiak egingo ditu Gasteizen.
Urtero bezala Osatzen-ek Lehen Mailako Arretari buruzko ikasi, konpartitu eta hausnartzeko jardunaldiak prestatu ditu.
Jardunaldiak guztioi begira daude, hau da, herritarren osasun eta sistema sanitarioaren ardura duten horiei. Herritarrekin nahiz beste profesional, gizarte-eremu eta espezialitate batzuekin konpartitu nahi duten guztioi begira, alegia.
Jardunaldiotan zenbait dinamikari lotutako gaiak jorratuko dira eta adituen ezagutza baloratuko da. Halaber, guztion arteko ezagutza une honetako Lehen Mailako Arretako erronkei aurre egiteko baliagarria bada.
Jardunaldiak honako talde hauei zuzenduta daude: familiako medikuak, Lehen Mailako Arretako erizainak, gizarte-langileak, psikologoak, medikuntzako eta Erizaintzako ikasleak… eta Lehen Mailako Arretaren interesa duten gainontzeko guztiei.