IKTUS unitatearen lekualdaketa AUO Santiagoko Neurologia Zerbitzura

IKTUS unitatea AUO Txagorritxutik AUO Santiagora eraman zela aprobetxatuz, Araba ESIko Mantentze-lanen eta Instalazioen Zerbitzuak unitate horren kokalekua eguneratzea erabaki zuen, B. pabilioiko 6. solairuan.
Solairua bi astez baino ez zen itxi, baina lan ugari egiteko astia izan zuten: eremu komunetan LED argiak ipini, emergentzia-sistema domotizatu bat instalatu, suteen kontrako instalazioak hobetu eta, nola ez, kontsultak prestatu, kamera bidezko kontrola, kontrol-aretoa eta IKTUSa duten pazienteei arreta emateko beharrezkoa den guztiarekin.