Vitoria-Gasteizko Medikuntzako Irakasguneko ikasle berrientzako ongi etorria

Vitoria-Gasteizko Medikuntzako Irakasgunea, atzo, irailaren 13an egin zien harrera-ekimena Arabako ESIko Medikuntzako ikasleei (laugarren, bosgarren eta seigarren mailakoak) Txagorritxuko areto nagusian. Horrela, Medikuntza Fakultateko dekanoa eta ESIko zuzendaritza taldeko ordezkariak nahiz ikasle multzo handi bat bildu ziren harrera-ekimena aurrera eramateko.

Enrique Hilariok (EHUko Medikuntza fakultateko dekanoa), Alberto Manzanok (Araba ESIko zuzendari medikoa) eta Miguel Gutierrezek (Vitoria-Gasteizko Medikuntzako Irakasguneko koordinatzailea) egin zuten ikasturtearen aukezpena.

Ekimenean parte hartu zuten profesionalen artean BioArabako Joaquin Duran koordinatzailea nahiz Irakasle Unitateko hainbat irakasle egon ziren, besteak beste.

Medikuntzako hiru azken urteotako ikasleek aldi lektiboak eta praktikak konbinatuko dituzte Araba ESIn, horren bidez, esperientzia hartzea izango dute dute geroko lan-jarduerari begira.