Osaraba
Call Center-a irabazle Araba ESIko Gabon apaingarrien II. lehiaketan
Lehiaketaren II. edizio honetan parte-hartzea bikoiztu egin da, 36 osasun zentro, zerbitzu, lan talde eta unitatate animatu dira euren proposamenak igortzera.
Araba ESIko Gabonetako postalen lehiaketa 2018
Mila esker Araba ESIko Gabonetako postalen lehiaketan parte hartu duzuen 98 haurrei.
“Esker On 2018” ospatu du Araba ESIk
Ekitaldi honetan, aurten 4. edizioa betetzen duena, Araba ESIk bere langileak omentzen ditu.
Algaraz clown taldea AUO Txagorritxuko pediatrian
Euskaraldia kanpainari eta Araba ESIko euskararen asteari amaiera emateko ekitaldien baitan, abenduak 2an, Algaraz clown taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen AUO Txagorritxuko Pediatrian.
Osasun sailak eta Osakidetzak fisioterapia proiektu pilotu bat jarri dute martxan Lehen Mailako Arretan
Araban abiatu den proiektu berritzaile honek sorbaldako eta bizkar-hezurreko minak jotako pertsonentzako arreta hobetu nahi du, horretarako taldekak.o heziketa-tratamendu bat eskeinita osasun-zentroetan bertan eta Vitoria-Gasteizko Udalaren kirol-ekintzen programarekin lankidetzan.
Lehendakariak Arabako Osasun Mentalaren Sareko Haur eta Gazteen Psikiatriako Unitate berria inauguratu du
Unitateak 320.060 euroko inbertsioa ekarri du; horren bidez, eguneko ospitalea martxan jarri eta kontsulten espazioa hobetu eta handituko da; urtean 1.800 paziente jaso dira bertan eta, horrela, intimitate eta erosotasun handiagoa izango dute.
Euskadiko Osasun Arloko Administrarien 1go Jardunaldia egin du Araba ESIk
Jardunaldi hau “Lan isilia kalitatezko arreta eskaintzeko” lelopean ospatu zen joan den ostiralean, azaroaren 23an, AUO Santiagon.
Umetoki Lepoko Minbiziaren Baheketarako Programa Arabara ere zabaldu da
Araba ESIaren eta Arabako Errioxako ESIaren barruan dauden emakumeak pasa den astean hasi ziren emaginaren kontsultan proba egiteko gonbidapenak jasotzen; lehen fase honetan 440 izango dira.
Lehendabiziko ikastaro aurreratua jaioberrien eta pediatriako BBBri buruzkoa Araba ESIn
Ikastaro hau sortzen da osasun profesionalak jaioberrien eta pediatriako BBBren (bihotz-biriketako berpiztearen) inguruan hezteko helburuaz, egun indarrean dauden gidetan oinarritutako eredu teoriko-praktikoen, simulazioen eta megakodeen bidez.






