Osaraba

Maripi Botellak, neuropediatra sutsuak, erretiroa hartu du

2015. urteko azken egunean Maria Pilar Botella doktoreak erretiroa hartu zuen, lan-bizitza osoa neuropediatriari eman ondoren. Bilbon jaiotako emakume honek egoitza Sevillan egin eta gero, senarrarekin (neurologoa) bueltatu zen iparraldera. Han, ospitalea jaiotzean, Txagorritxun hasi zen lanean, hasieran mediku ondoko gisa eta geroago zerbitzuburu.