Osaraba

Urologiako bideorik onenaren Jesus Echevarria saria Galdakao Usansoloko Ospitalera

Galdakao Usansoloko ospitaleak irabazi du urologiako bideorik onenaren Jesus Echevarria saria, bigarrenez eman duten honetan. Epaimahaikoek bideo hau saritu zuten: "Cirugía renal combinada como tratamiento de tumor urotelial en riñón en herradura", haren egile honako doktore hauek: Aintzane Goya (5. urteko egoiliarra), Asier Leibar (adjuntua eta bideoko kirurgialari nagusia), Leire Rius (4. urteko egoiliarra) eta Pereira doktorea, zerbitzuko burua. Beste hamabi bideorekin lehiatu ziren, ia denak Euskal Autonomia Erkidegokoak.

Koloneko minbiziaren gongoil zelataria

Datorren ekainaren 12an Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) Kirurgia Orokorreko eta Digestio aparatuko, eta Anatomia Patologikoko zerbitzuek jardunaldi bat antolatuko dute “Koloneko minbizian gongoil zelataria identifikatzeko eta ikasteko teknika berriei” buruz.

AUO-k kerik gabeko ospitalea izan nahi du

Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) batzorde bat sortu du denontzat segurua den kerik gabeko inguru bat lortzeko prozesuarekin jarraitzeko. Maiatzaren 26tik 31ra kerik gabeko astea izan da, eta gure erakundeak aste horrekin bat egin du.