Osaraba

AUO-KO hematologiako egoiliar batentzat komunikazio onena saria

Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) Hematologiako BAME 3 den Paula Chávez Collazos-ek lortu du ahozko komunikazio onenaren saria, Gasteizen maiatzaren 16an Gasteizen izandako Hematologia eta Hemoterapia Iparraldeko Elkartearen XXII Biltzarrean. Komunikazio horren izenburua da: “Mieloma anitzaren diagnostikatzeko irizpide berrien berrikusketa”.

PADI progama 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen

Haurren Hortzak Zaintzeko Programak (PADI) 25 urte egin ditu Euskadin bizi diren 7 eta 15 urte arteko haurrei arreta prebentiboa eskaintzen. Urteurrena ospatzeko, gaur eguerdian, sorrera, ezarpena eta garapena bultzatu zuten pertsonak omendu nahi izan dituzte. Ekitaldiaren buru izan da Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu. Lagun izan ditu Osasuneko sailburu...

AUO-K JASO DU ODOL-EMATE ALTRUISTAREN SARIA

Ekainaren 14an Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) jaso zuen Palentzian sari hau: “Espainian 2014ko Odol-emate altruistaren merezimendua”. Arabako Odol-emaileen Elkarteak egin zuen proposamena. Hain zuzen, data horretan da Odol-emailearen Mundu Eguna.

Ania, bame 4 izatetik anestesiako ondokoa izatera AUO-n

Maiatzaren 12an, 47 egoiliarrek bukatu zituzten AUO-n eman dituzten prestakuntzako urteak, Txagorritxu egoitzan izandako aitormen-ekitaldi batekin. Egun batzuk barru, ongi etorria emateko ekitaldi batean egoitza hasten direnei arrera egingo zaie.

AUO-k kudeaketa plana aurkeztu du

Orain dela gutxi, Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) 2015eko Kudeaketa Plana aurkeztu du. Plan horren helburuak hauek dira: bateratzea, kalitatea eta antolakuntza asistentziala hobetzea eta langileen eta funtzionatzeko gastuaren kontrola.