EAEn berriz ezartzea Difteria-Tetanos-Tosferina azelularrari aurre egiteko karga baxuko txertoa (dTpa)
2015eko irailean, difteria-tetanos-tosferinari aurre egiteko karga baxuko txertoa (dTpa) hornitzeko arazoak izan ziren. Txertaketen Euskadiko Aholku Batzordeari kontsulta egin ostean, Osasun Sailak erabaki zuen EAEko txertoen egutegia behin-behinean aldatzea, erabilgarri zegoen txertoa optimizatu ahal izateko.













