Category: Nabaria

“Pertsonak lanean: alderdi psikosozialak” IV. Woka

Martxoaren 20 eta 21ean, Lakua-Arriaga Osasun Zentroan, erakunde barruko eta kanpoko 60 pertsona inguruk parte hartu dute Araba ESIko IV. World Kafean. Bertan, Arabako Erakunde Sanitario Integratuak definitu duen “Pertsonak lanean: alderdi psikosozialak” izenpean, ideiak, ezagutzak eta esperientziak partekatu eta eztabaidatu dira.

Araba ESI Korrikaren 21. edizioan

Araba ESIk Korrikan parte hartuko du, aurten bere 21. ediziora iritsiko dena. Lasterketa Garesetik abiatuko da apirilaren 4an eta Vitoria-Gasteizen amaituko da apirilaren 14an 12:30etan festa handi batez.