Euskarari buruzko informazioa, Araba ESIn
Atal honetan euskaren inguruko berri hauek eskaintzen dizkizuegu: Hizkuntza Ofizialeko diru-laguntzak, euskararen txokoa, mintza taldeak eta euskaren erabilerari buruzko protokoloa.
Atal honetan euskaren inguruko berri hauek eskaintzen dizkizuegu: Hizkuntza Ofizialeko diru-laguntzak, euskararen txokoa, mintza taldeak eta euskaren erabilerari buruzko protokoloa.
ASPASOR elkartea “HORMEK HITZ EGITEN DUTE, BAINA ENTZUN EZ” izeneko kanpaina egiten ari da, non, beste ekintza batzuen artean, sartu duten praktika oneko gidak banatzea. Gida horrek jasotzen ditu entzuteko ezgaitasuna duten pertsonekin komunikazioa hobetzeko hainbat aholku.
EHU-UPV-k antolatu du, aurreko urteetan bezala, bere udako ikastaro-programa prestigiotsua. Aurten, ‘Osasuna, pertsonekiko konpromisoa’ zikloaren barruan ‘Jokaera arduratsua eta eraginkortasuna ikerketa klinikoan’ ikastaroa aurki dezakezue.
Osasun Sailak profesionalen eskura jartzen du dokumentu hau: “Tenperatura altuek EAE-ko biztanleen osasunean eduki ditzaketen ondorioak saihesteko ekintzak. 2016. urtea”. Bertan gehien eragiten dien sektorei eta jendeari zuzendutako neurri zehatzak jasotzen dira.
Dagoeneko, ireki da ‘Europako proiektuak’ jardunaldi informatiboan izena emateko epea. Jardunaldi hori Txagorritxu eraikinean, ekainaren 29an izango da.
Nahi duen profesional orok e-euskaraz’ pina eskura dezake ESIko Profesionalak Artatzeko Unitateetan.
San Martin osasun-zentroak bere 25. urteurrena ospatuko du ekainaren 10ean.
Aurkeztu dute Donostian txertoei buruzko eskuliburu berria, txertoen arloko berritasunak eta gomendioak jaso eta gaurkotu dituena eta osasun publiko nahiz pribatuko osasun-langileek kontsulta- eta laguntza-baliabide gisa erabili ahal izango dutena.
Gaur Araba ESIko Mugikortasun eta Behin-behineko Barne Sustapenaren lehen deialdiak argitaratuko dira ESIko profesionalentzat.
Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 27tik ekainaren 10era zabalik egongo da.
Errezeta elektronikoaren sistema (PRESBIDE) ezarri zenetik, tresna hau bihurtu da Osakidetzako medikuek medikamenduak agintzeko tresna praktiko bat.