Ate irekien jardunaldia egoiliar berrientzat 2024

SarreraAurkezpen-bideoakArabako ESIa ezagutuEspezialitateak, plazak eta ibilbideakIzena emateaIrakaskuntza-egituraOsakidetzaVitoria-Gasteiz

2024ko martxoaren 20a, 09:30
Eusko Jaurlaritza · Euskaldun Berria Aretoa
Donostia San Sebastián kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba
Arabako Unibertsitate Ospitaleko Osasun-prestakuntza Espezializatua
Arabako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntza Multiprofesionaleko Unitatea
Euskadiko Lan Osasuneko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionala
Euskadiko Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko Irakaskuntza Unitatea
Osakidetzako Erizaintza Obstetriko-ginekologikoko (Emagina) Irakaskuntza Unitatea

Arabako ESIa ezagutu eta gure zentroetako egonaldiaz jakin beharreko guztia ezagutu

Alergologia BAME

Analisi Klinikoak Egoiliarrak

Anatomia Patologikoa BAME

Anestesiologia eta Bizkorketa BAME

Digestio-aparatua BAME

Familia eta Komunitateko Arreta BAEE

Familia eta Komunitateko Arreta BAME

Kardiologia BAME

Kirurgia Orokorra eta Digestio-aparatukoa BAME

Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia BAME

Dermatologia Mediko-kirurgikoa eta Benereologia BAME

Endokrinologia eta Nutrizioa BAME

Ospitaleko Farmazia BAFE

Hematologia y Hemoterapia BAME

Laneko Medikuntza BAEE eta BAME

Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioa BAME

Medikuntza Intentsiboa BAME

Barne-medikuntza BAME

Medikuntza Nuklearra BAME

Mikrobiologia eta Parasitologia BAME

Nefrologia BAME

Pneumologia BAME

Neurofisiologia Klinikoa BAME

Neurologia BAME

Obstetrizia eta Ginecologia BAEE

Obstetrizia eta ginecologia BAME

Oftalmologia BAME

Onkologia Medikoa BAME

Otorrinolaringologia BAME

Pediatria BAEE

Pediatria BAME

Psikologia BAPE

Psikiatria BAME

Erradiodiagnostikoa BAME

Erreumatologia BAME

Osasun Mentala BAEE

Urologia BAME

Arabako Unibertsitate Ospitalea

Arabako Unibertsitate Ospitalea (AUO), Gurutzetako eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleekin (Bizkaia) eta Donostiako Unibertsitate Ospitalearekin (Gipuzkoa) batera, Osakidetzaren ospitale tertziario handienetako bat da.

Hiru eraikinetan banatua, AUO Txagorritxu, AUO Santiago eta AUO Kanpo Kontsultak, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

AlergologiaMedikuntza Nuklearra
Analisi KlinikoakMedikuntza Prebentiboa
Anatomia PatologikoaMikrobiologia eta Parasitologia
Anestesiologia, Bizkorketa eta Minaren TerapiaNefrologia
Angiologia eta Kirurgia BaskularraPneumologia
Digestio-aparatuaNeurokirurgia
Lehen Mailako ArretaNeurofisiologia Klinikoa
KardiologiaNeurologia
Kirurgia Orokorra eta Digestio-aparatukoaObstetrizia eta Ginekologia
Aurpegi-masailetako KirurgiaOftalmologia
Kirurgia Ortopedikoa eta TraumatologiaOnkologia Medikoa
Dermatologia Mediko-kirurgikoa eta BenereologiaOnkologia Erradioterapikoa
Endokrinologia eta NutrizioaOtorrinolaringologia
Ospitaleko FarmaziaPediatria
Fisika Medikoa eta Babes ErradiologikoaPsikologia Klinikoa
Hematologia eta HemoterapiaPsikiatria
Etxeko OspitalizazioaErradiodiagnostikoa
Laneko MedikuntzaErreumatologia
Medikuntza Fisikoa eta ErrehabilitazioaLoaren Unitate Funtzionala
Medikuntza IntentsiboaLarrialdiak
Barne-medikuntzaUrologia

Lehen Mailako Arreta

Arabako Erakunde Sanitario Integratua, hiriko 15 osasun-zentrorekin, landa-eremuko Lehen Mailako Arretako 7 unitaterekin eta Arabako Espetxeko Zaballa Osasun Zentroarekin.

Arabako Erakunde Sanitario Integratua zifretan

2023. urtean AUOko arretaren zenbaki adierazgarriak:

Ohe kopurua761
Ospitaleratze kopurua40 483
Larrialdi kopurua174 381
Egonaldiaren batez besteko iraupena4,86 egun
Okupazio-indizea% 70,27
Kontsulta medikoak698 908
Erizaintzako kontsultak196 431
Ebakuntza kirurgikoak27 722

2023. urtean Lehen Mailako Arretako zenbaki adierazgarriak:

Medikuntzako kontsultak 644 648
Medikuntza ez-presentzialeko kontsultak470 345
Pediatriako kontsultak189 157
Erizaintzako kontsultak600 633
Erizaintzako ez-presentzialeko kontsultak184 625
EAG-ko kontsultak (medikuntza + erizaintza)115 898

HUA, edificio Txagorritxu
AUO Txagorritxu

HUA, edificio Santiago
AUO Santiago

HUA, edificio de Consultas Externas
AUO Kanpo-Kontsultak


Lakuabizkarrako Osasun Zentroa

 

Espezialitateak, plazak eta prestakuntzako ibilbideak

Jarraian, Arabako ESIko egiaztatutako espezialitateak erakutsi nahi dizkizugu, 2024 urterako eskura dauden plaza zenbakiarekin eta PDFn deskargatzeko prestakuntzako ibilbidearekin.

Arabako Unibertsitate Ospitaleko Osasun-prestakuntza Espezializatua

Irakaskuntza-unitatea

Egoiliarra

Plazak 2024

Prestakuntzako ibilbidea deskargatu

AlergologiaBAME1PDF
Analisi Klinikoak BAME1PDF
Anatomia Patologikoa BAME2PDF
Anestesiologia eta Bizkorketa BAME4PDF
Digestio-aparatua BAME2PDF
Kardiologia BAME1PDF
Kirurgia Orokorra eta Digestio-aparatukoa BAME1PDF
Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia BAME2PDF
Dermatologia Mediko-kirurgikoa eta Benereologia BAME1PDF
Endokrinologia eta Nutrizioa BAME1PDF
Ospitaleko Farmazia BAFE2PDF
Hematologia eta Hemoterapia BAME1PDF
Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioa BAME1PDF
Medikuntza Intentsiboa BAME2PDF
Barne-medikuntza BAME3PDF
Medikuntza Nuklearra BAME1PDF
Mikrobiologia eta Parasitologia
BAME1PDF
Nefrologia BAME1PDF
Pneumologia BAME2PDF
Neurofisiologia Klinikoa BAME1PDF
Neurologia BAME1PDF
Obstetrizia eta Ginekologia BAME2PDF
Oftalmologia BAME1PDF
Onkologia Medikoa BAME1PDF
Otorrinolaringologia BAME1PDF
Erradiodiagnostiko BAME2PDF
Erreumatologia BAME1PDF
Pediatriako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala BAME
4PDF
BAEE
2PDF
Osasun Mentaleko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionala
BAEE11PDF
BAPE2PDF
BAME3PDF
Haurren eta nerabeen psikiatria1PDF
UrologiaBAME1PDF

Arabako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntza Multiprofesionaleko Unitatea

Irakaskuntza-unitatea

Egoiliarra

Plazak 2024

Prestakuntzako ibilbidea deskargatu

Arabako ESIaBAME
20PDF
Arabako ESIaBAEE6PDF
Debagoieneko ESIaBAME4PDF
Debagoieneko ESIaBAEE
2PDF

Euskadiko Lan Osasuneko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionala

Irakaskuntza-unitatea

Egoiliarra

Plazak 2024

Prestakuntzako ibilbidea deskargatu

Euskadiko Laneko Medikuntzako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala BAME2PDF
BAEE1PDF

Euskadiko Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko Irakaskuntza Unitatea

Irakaskuntza-unitatea

Egoiliarra

Plazak 2024

Prestakuntzako ibilbidea deskargatu

AUOBAME1PDF

Osakidetzako Erizaintza Obstetriko-ginekologikoko (Emagina) Irakaskuntza Unitatea

Irakaskuntza-unitatea

Egoiliarra

Plazak 2024

Prestakuntzako ibilbidea deskargatu

Arabako ESIaBAEE4PDF

Izena emateko formularioa

Izena emateko epea martxoaren 15ean amaituko da, 14:00etan

"Arabako ESIan egoiliarra izatea" egitaraua

09:30Harrera eta ongietorria.
10:30Irakaskuntza unitateetara bisitarako lekualdaketa.
11:001. bisita.
12:30Kafea hartzeko etenaldia.
13:002. bisita.
14:30Jardunaldiaren amaiera.

Argibidea

Data eta lekua

2024ko martxoaren 20a, 09:30

Eusko Jaurlaritza
Euskaldun Berria aretoa
Donostia San Sebastian kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba
Autobus geltokiaren aurrean

Garrantzitsua

Garrantzitsua da Eusko Jaurlaritzaren sarrera nagusira gutxienez ordu erdi lehenago iristea, bertan bisiten segurtasun-kontrola igaro beharko baituzu. Gogoan izan nortasun-agiria eraman behar duzula, sarbide-mahaian eskatuko baitizute.

Kontsultak eta kontaktua

Telefonoa: 945 007 333

FORMACION.SANITARIAESPECIALIZADAHUA@osakidetza.eus

Egoiliarren prestakuntza 70eko hamarkadan hasi zen, Txagorritxu Ospitalea eraikitzearekin batera. 2012an, Santiago Ospitalea eta Txagorritxu Ospitalea bateratu ziren, eta Arabako Unibertsitate Ospitalea eratu zen. Irakaskuntza unitate bakarra sortu zen, 2 ospitalerekin.

2016ko urtarrilean, Arabako Erakunde Sanitario Integratua eratu zen, Lehen Mailako Arreta eta Ospitale-Arreta erakunde bakar batean biltzen dituena. Urte hauetan zehar, irakaskuntza-unitateak koordinatu dira, diziplina-aniztasunaren bidez etorkizuneko profesionalei balioak transmititzea integratuko duen irakaskuntza-dispositibo bat ezartzeko.

Irakaskuntzaren helburuen artean, nabarmentzekoa da ezagutza sustatzea eta partekatzea prestakuntza-plan eta -programen bidez, Arabako ESIko profesionalen gaitasunak eta nortasuna erabat hazteko aukera ematen baitu. Horrek guztiak eragin zuzena du aniztasunari estuki lotutako laguntza-lana egiteko motibazioan, non bakoitzak bere ekarpen berezia egiten baitio pertsonen osasunaren zerbitzuari.

Irakasle-taldea osatzen duten profesionalen lanari eta dedikazioari esker, Arabako ESIk esperientzia handia du medikuntzako, farmaziako, erizaintzako eta psikologiako egoiliarren osasun-prestakuntza espezializatuan.

AUOko Osasun-prestakuntza Espezializatuko Ikasketa-burutza

Marta Quintana
AUOko Ikasketaburua eta Irakaskuntzako Batzordeko presidentea

Isabel Alonso
Erizaintzako Irakaskuntzako Azpibatzordeko presidentea

Judith Díaz
Kalitate-teknikaria

María del Pilar Ruiz
Idazkaria

Izaskun Pérez
Idazkaria

Unitatearen harremanetan jartzeko informazioa

Telefonoak: 945 007 333 - 945 007 759


Arabako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntza Multiprofesionaleko Unitatea

María Jesús Serna
Ikasketaburua

Uxune Apalategi
Osasun-teknikaria

Sheila Sánchez
Erizaintzako Irakaskuntzako Azpibatzordeburua

Pilar Ocáriz
Idazkaria

Astrid Sosa
Idazkaria

Unitatearekin harremanetan jartzeko informazioa

Telefonoa: 945 294 091 - 945 294 093

 


Euskadiko Lan Osasuneko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionala

Inmaculada Muro
Ikasketaburua

María Cadiñanos
Erizaintzako Irakaskuntzako Azpibatzordeburua

Naiara García
Erizaintzako harremanetarako tutore nagusia Arabako ESIn

Javier Fernández
Idazkaria

Unitatearekin harremanetan jartzeko informazioa

Telefonoak: 945 007 266


Osakidetzako Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoko (Emagina) Irakaskuntza Unitatea

Mónica Blas
Ikasketaburua

Nuria Leal
Arabako ESIko harremanetarako tutore nagusia

María Salgado
Idazkaria

Unitatearekin harremanetan jartzeko informazioa

Telefonoa: 944 006 590


Euskadiko Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko Irakaskuntza Unitatea

Iosu Delgado
Jefe de estudios

Susana Páramo
Harremanetarako tutore nagusia Arabako ESIan

Marisa González
Idazkaria

Unitatearekin harremanetan jartzeko informazioa

Telefonoa: 946 006 105

Ezagutu ezazu Osakidetza

Publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa 

1983an Euskal Osasun Zerbitzua sortu zenetik, Osakidetzaren helburua izan da pertsona guztiei osasun-sistema publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa bermatzea. Gaur egun, euskal osasun publikoa euskal gizartearen lorpen kolektiboa ere bada, erreferentziako eredua.

Egunerokotasunean, Osakidetzak antolakunde eraginkorra du eta horren ezaugarri dira: bere zentro eta unitateen kudeaketa-autonomia, osasun-arretaren etengabeko hobekuntza helburu izatea eta talde-lana. Hori guztia bertako profesionalen inplikazio eta konpromisoari esker eta osasunaren eremuan ikerkuntza eta berrikuntzaren aldeko apustu garbiri esker lor daiteke.

Osasun sistemaren ardatz nagusia

Pertsonak

Osakidetzaren xedea da pertsona guztien osasunaren alde lan egitea, eta horixe da ekintza guztien ardatza. Osasuna babesteko eskubidea, hortaz, eskubide ukaezina da eta Euskal Osasun Sistema Publikoa sostengatzen duten printzipioetako bat.

Gaur egun, Osakidetzaren erronka nagusienetako bat da euskal gizartearen zahartzeak eragiten duen erronka demografikora egokitzea. Horrek gaixotasun kronikoak nagusitzea eta pertsonen hauskortasuna eta menpekotasuna areagotzea dakar. Osakidetzak urtero 16 milioi kontsultari ematen dio arreta. Kontsulta hauetan gizarteak kualifikazio altuko, kalitatezko eta balorazio altuko osasun arreta jasotzen du.

Kapital nagusia

Profesionalak

Kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko, instalazio egokiak eta teknologia aurreratuena izateaz gain, funtsezkoa da profesional aditu eta konprometituak edukitzea. Osasun-zerbitzuen oinarrian pertsonekin eta pertsonentzat lan egiten duten pertsonak daude. Hori dela eta, profesionalak dira euskal osasun sistema publikoren kapital nagusia.

Gaur egun, Osakidetzaren egituran 27 500 profesional ari dira lanean, eta % 79 emakumeak dira; Euskadiko emakumeentzako enplegu-emaile handiena gara. Gainera, emakumeak gehiengo dira zuzendaritza-postuetan, arreta-buruzagitzan, baita kategoria profesional gehienetan ere.

Helburua, herritarren ongizatea

Prebentzioa eta sustapena

Osasuna da euskal gizarteak gehien aintzat hartzen duen balioetako bat, osasun-egoera egokia baita beste edozein gaitasun garatzeko aukera ematen digun oinarria. Hortaz, osasuna sustatu eta prebenitzea da Osakidetzarentzako berebiziko zeregina.

Osakidetzak egindako prebentzio-programek ibilbide luzea dute, eta herritarrek konfiantza handia eman diete; parte-hartze tasa altuek eta emaitza egokiek hala frogatu dute. Azpimarratzekoak dira: jaioberrien behaketa, Down Sindromea detektatzea, bularreko, kolon-ondesteko edo zerbixeko minbiziak garaiz detektatzea, eta haurren aho-hortzetako arreta (PADI).

Etengabe hobetzea

Berrikuntza eta ikerkuntza

Osakidetzak osasun-ikerkuntzaren aldeko apustua egiten dut, Bioaraba, Biobizkaia, Biogipuzkoa eta Biosistemak institutuen bidez, unibertsitate eta industria biosanitarioarekin lankidetzan, osasuneko emaitzak hobetzeko, osasun-sistema eraldatu eta euskal gizartearen garapen ekonomiko eta sozialari laguntzeko.

Vitoria-Gasteizeko Udalak utzitako kortesiazko bideoa

Vitoria-Gasteiz, Green Capital

Zure egoitza Gasteizen egitea balio handikoa da

Natura

Biztanleko berdegune gehien duen probintzia-hiriburua da Gasteiz. Adibide gisa esango dizugu hirian 150 espezie ezberdinetako 130.000 zuhaitz baino gehiago daudela. Gainera, oinez nahiz bizikletaz egin daitekeen Eraztun Berde batek inguratzen du. Horri guztiari esker, Gasteizek 2012ko Europako Hiriburu Berdea izatea lortu du.

Ekitaldiak

Urte osoan zehar hiriak eskaintzen dituen ekitaldiak hurbiltzea izan daiteke Vitoria-Gasteizera etortzeko beste arrazoi on bat.
Hona hemen galdu ezin dituzun jarduera batzuk: Nazioarteko Magia Jaialdia-Magialdia, Jazzaldia, Nazioarteko antzerki jaialdia, Txotxongiloen jaialdia, eta Azkena Rock Festival. Horiez gain, ezin ditugu ahaztu ardoaren eta nanograstronomiaren inguruan antolatzen diren ekimenak.

Hiri monumentala

Erdi Aroko hirigunea, monumentu-multzo izendatua 1997an, penintsulako iparralde osoan ederrenetarikoa da eta hoberen kontserbatu denetako bat. Gainera, gotikotik neoklasikora bitarteko arte-lan nabarmenak kontserbatzen ditu hiriak.

Erosketak

Bene-benetan da atsegina Gasteizen erosketak egitea. Gasteizen denda espezializatu eta merkataritza-zentro handiak Erdi Aroko hirigunean dauden liburu-denda, eta artisautzako eta antigoaleko objektuen dendekin uztartzen dira.

Gastronomia

Eskualdeko gastronomiaren platerik tradizionalenetatik euskal sukaldaritza berriaren kreaziorik berritzaileenetaraino, Gasteizen denetik dasta daiteke. Jatetxe, erretegi eta sagardotegi ugari dago bertan. Horretaz gain, pintxoen eskaintza zabala da; tarteka horiek dastatzeko aukera bereziak izango dituzu, besteak beste, pintxoen eta kazolatxoen asteetan.

Edertasuna eta modernitatea

XIX eta XX mendeetako hiria zabaldu egin da, baina jakin egin du prozesu horretan tradizio estetikoa eta egungo beharrak egokitzen, edertasun handiko espazio eta gune arkitektonikoak sortuaz batera.

Museoak

Hiriko historiaren, artearen eta naturaren lekuko asko aurki daitezke Gasteizko museoetako funtsetan, baita tradizio industrialarenak ere. Aukera-sorta zabala eta erakargarria eskaintzen dio hiriak kultur arlo horretan interesa duen orori.

Bertoko tradizioak eta jaiak

Urte osoan zehar ospatzen dituzte gasteiztarrek euren jaiak. Abuztuaren lautik bederatzira ospatzen da jairik nagusiena, Andre Maria Zuria zaindariaren omenezkoa. Ospakizunetan, ez da inoiz tradiziorik faltako, ezta herri-kirolak ere: pilota-partiduak, harriak-jasotzea...

Ostatu eskaintza zabala

Vitoria-Gasteizek ostatu aukera guztiak eskaintzen dizkizu. Bat eta bost izar bitarteko hoteletan, inguruan kokatzen den Paradorean edo kanpinetan lo egin dezakezu. Vitoria-Gasteiztik kilometro gutxi batzuetara kalitate eta xarma handiko landetxeak eta landa-turismoak ere aukera ditzakezu.

(Testuaren jatorria: Vitoria-Gasteizko Udala)