AENOR-ek egiaztatu du Dietetika eta Nutrizio Klinikoaren unitatea

Pasa den uztailean, Araba ESIko Endokrinologia eta Nutrizioko zerbitzuko unitate honek kalitate kudeaketaren ziurtagiria jaso zuen Espainiako Normalizazio eta egiaztapen erakundearen (AENOR) UNE ISO 9001 araudiko oinarriei jarraiki.

Unitate hau arduratzen da nutrizio patologia duten ospitalizatutako eta anbulatorioko pazienteen egoera egokiena eta onena mantendu eta lortzeaz. Horretarako, zuzenean edo beste espezialitate batzuen laguntzaz, hainbat jarduera egiten ditu prebentzio, detekzio goiztiar, diagnostikoaren inguruan, hala nola, desnutrizio duten edo izateko arriskua duten pazienteentzako nutrizio euskarri egokiena zein izan daitekeen agindu. Talde horixe bera arduratzen da nutrizio artifizialaren jarraipena egiteaz zein errezetatzeaz.

Bere zerbitzu kartera zabalean, unitateak patología zehatzetarako disciplina anitzeko konsultak eta kontsulta monografikoak ditu: alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA), obesitate morbidoa eta kirurgia bariatrikoa, nutrizio euskarria onkologia pazienteetan, elikadura nahasmena zein gaixotasun metaboliko kongenitoak.

Ziurtagiri hau luzatzeak, ezaugarri horietako unitate batentzat luzatzen den lehena izan da Osakidetzako sare barruan, egindako kudeaketa lanaren errekonozimendua dakar baita taldea osatzen duten profesionalen jarduerena ere, izan ere bere jarduera arloan erreferente bilakatzen baitira.

Halaber, bikaintasun klinikoa lortzeko helburuetan bulkada garrantzitsua da, baita euren zerbitzuak handitzen joateko ahaleginean, hala nola, disfagiari buruzko zerbitzuetan, patologia anitzeko pazientearen arreta nutrizionalari buruzkoetan eta  ospitaleko sarbideko nutrizio-unibertsalaren bahetzeari buruzkoetan.