Berriro eskolara, baita AUOn ere

Gaur hasi dira eskolak Araba ESIko ospitaleko eskola-geletan. Ingresatuta dauden nerabeen eta haurren hezkuntza beharrak erantzungo dituzten irakasleak Mónica Echávarri, Santiagon, eta María Martínez, Txagorritxun, izango dira.

Ospitaleetako eskola-gelak Hezkuntza Saileko Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroaren parte dira. Euren helburu nagusia arreta pedagogikoa eskaintzea da eskola adinean dauden ikasleei ospitaleko egonaldiak maila ezberdinetan desdoikuntzarik sor ez dezan.

Horrexegatik, ospitaleko irakasleek ikastetxeek ezartzen dituzten edukiak lantzen dituzte eta beharrezko ikusten dituzten egokitzapenak egin. Ikasgai ezberdinak lantzeaz gain, ahalik eta errealitate normalizatuena eskaintzen saiatzen dira; horretarako adin tarte bakoitzaren ongizate fisiko eta psikologikoa bultzatzeko propio planteatutako jarduerak ere sustatzen dituzte.

Ikasturte berri honetan, Mónica Echávarri irakasleak duela 10 urtetik hona AUO Santiagoko eskola-gelan burutzen ari den lanari jarraipena emango dio. Bidenabar, María Martínez AUO Txagorritxuko gelan hasiko da lanean.

Beste behin, bi hezkuntza gelak sorkuntza, aprendizai eta normalizazio gune bilakatuko dira, eta bertan emozioek paper oso garrantzitsua izango dute. Hori guztia geletako blogean: hospikas.blogspot.com, zein @hospikas Instagram kontuan islatuko da.

Erlazionatutako berriak:

Eguzki Sistemari buruzko horma-irudia AUO Txagorritxun

Araba ESIko 'Bizitzaren zuhaitza'