Araba ESI Eskuen Higienearen Mundu Egunean

Araba ESIk, «Guztiontzat arreta garbia zuen eskuetan dago» OMEren lelopean, osasun langileak kontzientziatu nahi ditu eskuen higienearen praktika onak mantentzeko eta hobetzeko dagoen beharraren inguruan

lavado manos

Eskuen Higienearen Mundukoko Egunaren buruzko oroitzapena dela eta, atzo, maiatzaren 5a, eskuak ongi garbitzearen garrantziaz sentsibilizatzeko asmoz, Araba ESI burutzen ari diren ekimenetara batu da eta bideo baten bidez, eskuen higiene on baterako jarraitu beharreko 6 pausuak islatu dituzte. Bideo hau gure erakundeko profesionalek egin dute eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko pantailetan ematen ari dira.

Bide batez, triptiko eta informazio kartelak banatu dira unitate ezberdinetan osasun arretarekin lotutako infekzioak kontrolatzen eta aurreikusten laguntzeko eskuen higiene zuzena mantentzeak duen garrantzia azpimarratuz.

Kanpaina honen helburua une eta modu egokian eskuen higienearen praktika onak mantendu eta hobetzeko beharraren inguruan kontzientziatzea da, osasun zentroetan potentzialki hilgarriak diren infekzioen zabalkundearen murrizketan laguntza eman asmoz.

2005ean OMEk Pazienteen Segurtasunean lehendabiziko mundu erronka abiarazi zuen, “Lean Kare if Safer Care” (Arreta garbia arreta ziurragoa da), pazienteen segurtasunean nahitaezko eta oinarri sendoa duen infekzioen kontrola unibertsalki aztertzea lortzeko helburuaz, eta halaber, eskuen higieneak jokatzen duen funtsezko paperaz jabetzeko, zehazki, osasun arretari lotutako infekzioen murrizketan.

Araba ESIk eskuen higiene egokia sustatu nahi du, alegia,  neurri sinple eta eraginkor honen bidez osasun arretarekin erlazionatutako infekzioak murrizteko eta halaber, jokabide eta kultura aldaketa sorrarazi nahi du pazienteeren segurtasunari dagokionez.