Araba ESI VI. krosean izena emateko epea ireki da

ibilbideaMaiatzaren 21ean ospatuko da 2011n orduko Txagorritxu Ospitaleko langileek sortutako Araba ESI VI. krosaren seigarren edizioa. Denboraren poderioz, kirolaren eta festaren topagune hau finkatu egin da, eta 50 partaide baino gehiago izan ditu. Aurtengo helburua da kopuru hori gainditzea, Araba ESIko korrikalariekin.

Lasterketa 11:00etan hasiko da, Zuhatzutik sartuz Zabalganako basora sartzeko aparkalekuan. Inguru natural paregabe horren zehar, korrikalariek 4.620 metro egin behar izango dituzte.

Aurreko urteetan bezala, gomendatzen da autoak uztea Zuazo herrian. Hain zuzen, hango elizaren atarian emango da hamaiketakoa.

Ekintza honetan parte hartzeko, beharrezkoa da mezu bat bidaltzea hauetariko posta-elektroniko batera:

jose.monteroluna@osakidetza.eus  edo eduardosantiago.mataleras@osakidetza.eus