Araba ESIa "Ospitaleratutako Haurren Egunean"

Araba ESIak "Ospitaleratutako Haurren Eguna" ospatuko du gaur, maiatzak 13, ospitalean dauden haur guztiei musuak botaz

1986ko maiatzaren 13an, Europako Parlamentuak Ospitaleratutako Haurren Eskubideei buruzko Gutuna onartu zuen. Gutun honetan aitortzen da, besteak beste, ospitaleratutako haurrek 24 orduz gurasoekin egoteko, jostailuak ospitalera eramateko edo, behar-beharrezkoa denean, ospitaleratuak izateko eskubidea dutela, tratamendu anbulatorioak indartuz.

Hori dela eta, 2015az geroztik, Estatuko 150 ospitaletan baino gehiagotan ospatzen da Ospitalizatutako Haurren Eguna; efemeride horretan, omenaldia egin nahi zaie ospitaleratutako haurrei, haien familiei, zentroetako langileei eta boluntarioei.

Ospakizun horrek ospitaleetan eta pediatria-eremuetan egunero egiten diren humanizazio-ahaleginei balioa ematen die, bai ospitaleko langileek, bai haurren egonaldia atseginagoa izan dadin lan egiten duten eragile guztiek egiten dituzten ahaleginei ere: medikuek, erizainek, irakasleek, boluntarioek eta ospitaleratzean haien ongizatea zaintzen eta laguntzen duten erakundeek.

ATRESMEDIA Fundazioaren proposamena, egun honetarako, Conchita eta Bombairen 'Un beso redondo' eta 'Un mar de besos' abestien erritmoan musu jaurtiketa masiboa egitea da.

Pediatria Zerbitzuko langileek, AUO Txagorritxun ospitaleratutako haurrek eta 'ExpressYourClown' elkarteak bat egin dute ekimenarekin, eta playback bat egin dute Conchitaren 'Un beso redondo' abestiarekin.

'ExpressYourClown' Ospitaleko Pailazoen Elkartearen bisita

'ExpressYourClown' Elkarteko pailazo talde bat AUO Txagorritxuko kanpoaldera hurbildu da gaur, ospitalean dauden adingabeei laguntzeko eta animatzeko. Aurten, COVID-19ren pandemia dela eta, urrunetik izan bada ere, Araba ESIko profesionalekin batera, musu eta txalo jaurtiketan parte hartu dute.