Araba ESIk HOPE Europar elkartrukean parte hartu du

Joan den maiatzean, Araba ESIk Poloniako Agnieska Szauer eta Erresuma Batuko Nícola Seanor hartu zituen, gure erakundea ezagutzeko interesa agertu zuten osasun profesionalak. Bien bitartean, Nerea Gutiérrez, Araba ESIko Erizaintzako Zuzendaria, Holandan egon zen eta programa honetan parte hartu zuen.

HOPE Ospitaleen eta Zerbitzuen Europar Federazioak (Hospitals for eurOPE) programa hau sustatzen du. Programa honek helburu moduan ditu ezagutza eta Europar Batasuneko hainbat testuingurutan kudeaketara zuzenduak dauden profesional sanitarioen esperientzia trukea. 1981ean hasi zen eta Europar Batasunaren baitan sistema sanitarioen funtzionamenduaren ulermena hobetzera zuzendu nahi da, kooperazio eta praktika onenen trukea erraztuta.

2018ko HOPErako aukeratutako gaia eta Europar ospitale ezberdinetara egindako bisitaldiak parte-hartzaileekin lan egin dute “Arreta sanitarioaren kalitatea hobetuz pazienteen konpetentzia eta esperientzien bidez: prest al gaude?

Gure ESIak maiatzaren 19tik 30era Europar osasunaren bi profesional hartu ditu, Agnieska Szuer, Poloniako Lódz Memorial Capemicus Traumatologia eta Onkologia zentroetako Entsaio klinikoen ikuskatzailea eta Nícola Seanor Europar Batasuneko Durhameko North England Comissioning Suporteko (NECS) eko Justizia eta osasun arloko arduraduna. Biek hala biek Araba ESI-a aukeratu zuten bere formazio egonaldia osatzeko, Bartzelonako Hospital Clinic- eta Zaragozako Miguel Servet Ospitalea bisitatu ondoren.

Abagune honetan eta 2018ko HOPErako zehaztutako gaiarekin kontsonantzian, alegia, pazienteen konpetentziak eta esperientziak azpimarratu nahi izan dituena, bisitaldia “Paziente Bizia programan” oinarritua. Horrela, Carlos Egeak lagunduta, Loaren Unitate Funtzionaleko burua, bisitaldia koordinatu duena, Gazalbideko Osasun Zentrora hurbildu ziren programa honen funtzionamendua hobeto ezagutzeko.

Paziente Biziaren programa gainera, bi profesionalek Araba ESIan telemedikuntza erabiltzen duten zerbitzuak ezagutu ahal izan dute. Neumologia, kardiologia eta Loaren Unitate Funtzionala. Onkologia zerbitzua, Farmazia zerbitzua, Araba ESIko Laborategia eta ikerketa Bioaraban ere ezagutu dituzte. Euren bisitaldian ere, Arabako Espetxeko osasun zentrora hurbildu ziren gainera.

Programa honen testuinguruan, Nerea Gutiérrezek ekainaren 7tik maiatzaren 5era, Araba ESIko Erizaintza Zuzendariak, HOPE trukean parte hartu du Holandan, Haarlemeko SpaameSpaarne Gasthuis ospitalea eta ikerkuntza profila duen Amsterdameko Antoni van Leewenhoeko Onkologia ospitalea bisitatuz. Gainera, komunitatean zaintzara zuzendutako erakunde batzuekin biltzea.

Holandako esperientzia, Nereak adierazi digunaren arabera “ikasten da eta ulertzen da zerbitzu sanitarioen kudeaketa horizontalaren elkarbizitza eta asistentzia-prozesu osoan pazienteen eta herritarren parte hartzearen barneratzean, kontsulta bidez erabakiak hartzetik hasita kudeaketa estrategiaren diseinura arte. Lau astean zehar bizikidetza dago kultura batekin eta herrialde batekin bere erabakien zati handi batean sinergia horiek sustatzen dituenak.

Egonaldi ostean, Nerea Gutiérrezek baieztatu du gainera “eskarmentuak beste errealitate sanitario batzuk ezagutzeko balio izan dit, gureak dituen zailtasun eta erronka berberekin, era berean, harro sentitu naiz, Araba ESIko profesionalek eskaintzen duten dedikazio, lan eta lorpenak errekonozitzeko balio izan didalako, herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuetan.”

Agora 2018

Parte hartzaile guztien topaketa batekin amaitu zen kultur-trukea, 2018ko Agora Estocolmon egin zen. Topaketa honetan aurkeztu ziren herrialde bakoitzean topatutako eta gai nagusiarekin erlazionaturiko praktika on bat .

Holandar lan-taldeak, bertan Nerea Gutiérrezek parte hartu zuen Europar Batasuneko herrialde desberdinetatik zetozen osasungintzako beste 8 profesionalekin batera, pazienteen inplikazioa eta parte hartze zirkuluaren hiru elementu sortzaileak aurkeztu zituen eta horretan laguntzen duten erremintak, horrexegatik 20 herrialde inguru artean lehendabiziko saria irabazi zuen.

Bestalde, euren aurkezpenean Agniezka Szauer eta Nícola Seanor gure erakundeari buruz honako hau azpimarratu nahi izan zuten amaieran: “ez dagoela etorkizunerako prestatua, baizik eta jada Araba ESIan etorkizuna hasi dela”.