Suediako delegazio batek Araba ESI bisitatu du Aurretiazko Borondateen programa lehen eskutik ezagutzeko

Kronikgunek koordinatuta eta Scirocco proiektuaren barruan Araba ESIk ekainaren 12 eta 13an Suediako iparraldeko Norbotten eskualdeko osasun sistemako bost ordezkari hartu zituen.

Aurretiazko Borondateen programa, Araba ESIn Iñaki Saralegik hasi zuen 2015. urtean. Aukeratu egin zuten haren heldutasuna ebaluatzeko eta Scirocco Europar proiektuaren esparruko kideei emaitzak erakusteko. Proiektu honek ezagutzaren transferentzia pertsegitzen du eta praktika onak gehitzea arreta integratuan europar eskualde ezberdinen artean.

Elkartrukea suertatu da Kronizitatean Bikaintasun eta Ikerketa zentroak, Kronikgunek, egin duen hilabete askotako lan gogorraren ondorioz, Iñaki Saralegi berarekin koordinatuaz.

Bisitaldia astearteak 12an hasi zen Euskadiko Osasun Sistemaren aurkezpenarekin, Zaintza Aringarrien abordatzea, Historia Kliniko Integratua eta Araba ESIko integrazio prozesua Osasun Saileko profesionalen aldetik, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusitik baita Araba ESIko Integrazio Zuzendaritzatik ere.

Jarraian, Araba ESIko ordezkariek Norbottten suediar eskualdeko osasun sistema sakonago ezagutzeko aukera izan zuten, baita arreta sozio-sanitarioan dituzten erronka eta lehia nagusienak ere.

Puntu honetan, Iñaki Saralagik, Aurretiazko Borondateen programa arduradunak,azaldu zien bisitariei programaren ibilbidea azaldu zien bere jatorritik gure OSIarentzat egungo garapen eta hedapen proposamenera arte

Asteazkenak 13, bisitariek San Martín Osasun-zentroko bi erabiltzaileen elakarrizketa ikusi ahal izan zuten Saralagi eta bere Familia Medikuarekin batera. Halaber, osasun-zentroa eta funtzionamendua ezagutu ahal izan zuten, batez eskatzen duten edo hausnarketa prozesua hasi eta aurretiazko erabakiak hatzen dituzten pazienteen eskarmentuari dagokionez.

Hortik aurrera suediako testuinguruarekin eralazionaturik programaren ebaluaziora jo zen, balizko inplementazioa egin ahal izateko, baita azken helburua lortzeko bion arteko euskarria eta irakaskuntza estrategiak bilatzeko ere.

Kronikgunek erraztutako eztabaida gune batekin amaitu zen bisita ekimenaren erabilgarritasunari buruzkoa eta dinamika horiek nola hobe daitezkeen moduei buruzkoa sustatzeko eta erreminta eraginkorrak bilakatzeko asmoz, europar eskualdeen arteko ezagutza elkarbanatzeko .