Araba ESIk tabakoaren aurkako ekintzak hartuko ditu

Tabako-ohiturak osasun-arazo garrantzitsua izaten jarraitzen du mundu mailan; izan ere, 8 milioi pertsona inguru hiltzen ditu urtero, bai zuzenean, bai zeharka

Araba ESIk ohitura horri aurre egiteko konpromisoa du, eta indarrean dagoen legedia betez, bere instalazioak tabako-kerik gabeko leku bihurtu nahi ditu.

Helburu horrekin, tabakismoari aurre egiteko estrategiaren barruan, datorren astelehenetik aurrera, martxoaren 2tik aurrera, tabakoaren aurkako ekintza-sistema bat ezarriko da Araba ESIren edozein esparrutan erretzen duten profesional, paziente eta bisitarientzat.

Prozedura hori ezartzea urrats sendoa da gure lan-ingurunea tabako-kerik gabe egon dadin lortzeko, eta neurri hori onuragarria da herritar guztientzat.

Gogorarazi nahi dugu debekatuta dagoela tabako arrunta eta zigarro elektronikoak erretzea Araba ESIko esparru guztietan, ospitaleetan zein osasun-zentroetan, lorategiak, aparkalekuak eta espazio komunak barne.

Erretzeari utzi nahi badiozu, zure osasun-zentrora jo dezakezu, edo 944 007 573 telefonora deitu (erretzeari uzteko laguntza-telefonoa da Osasun Sailarena), eta han jakinaraziko dizute zer bitarteko erabil ditzakezun laguntzeko.