Bioarabak 2019-2023 Plan Estrategikoa aurkeztu du
Joan den ostegunean, otsailaren 13an, Osasun Ikerketa Institutuak 2019-2023 Plan Estrategikoa aurkeztu zuen Gasteizko Farmazia Fakultateko ekitaldi aretoan
Bioaraba Osasun Ikerketa Institutua ikerketa biomedikoko eta osasun-zientzietako zentro bat da, nukleo fisikoa du Araba ESIn (Arabako Unibertsitate Ospitalea), eta Osakidetzak eta UPV-EHUk osatzen dute ikerketa-erakunde gisa, bai eta BIOEF Fundazioak ere, I+G+b kudeatzen duen erakunde gisa.
Honako hauek dira: ikerketa epidemiologikoa, osasun publikokoa eta osasun-zerbitzuetan egitea; osasun-sistemako programak eta politikak zientifikoki oinarritzea; eta ikerketa translazionala lehentasunez bultzatzea, hau da, ezagutza zientifikoak praktika klinikora azkarrago eramatea helburu duen ikerketa.
Bioarabak biozientziak-osasuna eta herritarrak sektoreko profesional sanitarioen eta ez-sanitarioen inplikazioan lan egiten du, osasun-laguntza hobetzeko, biztanleriaren osasunean inpaktua sortuz eta Arabako eta Euskal Autonomia Erkidegoko aberastasun sozio-ekonomikoan lagunduz.
Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaria, María Aguirre, arduratu zen Bioaraba Osasun Ikerketa Institutu gisa sortzeaz, dagoeneko funtzionatzen ari diren institutuen sarearen barruan, hala nola Biodonostia, Biocruces-Bizkaia eta Kronikgune.
Bestalde, Mª Ángeles García Fidalgo Bioarabako Zuzendari Zientifikoak Bioarabaren 2019-2023 Plan Estrategikoa aurkeztu zien bertaratutakoei. Gainera, azken urte honetan egindako hausnarketa estrategikoa partekatu zuen, bai eta planaren funtzioa ere, hau da, bikaintasunezko eta ardurazko osasun-ikerketa eta -berrikuntza translazionala bultzatzea eta koordinatzea gorabidean dauden eta finkatuta dauden taldeen artean, Araban kalitatezko ikerketa- eta berrikuntza-jarduera baten jarraipena bermatzeko.
Ekitaldian izan ziren, halaber, Jesus Larrañaga Araba ESIko Zuzendari Kudeatzailea eta Susana Belaustegui BIOEFeko I+G+b Kudeaketako Zuzendaria, Manoli Igartua, Farmazia Fakultateko Dekanoaz gain.
Ekitaldira Bioarabako Laguntza Plataformetako eta Ikerketa Arloetako profesionalak, UPV/EHUko ikasleak eta Osakidetza eta Araba ESIko eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko profesionalak joan ziren.
Ekitaldia Bioarabak 2019-2023 Plan Estrategikoa gauzatzeko hurrengo urteetan lan egiteko konpromisoarekin amaitu zen.