Araba ESIn “Tabakorik gabeko nazioarteko eguna”

Maiatzaren 31 Tabakorik gabeko nazioarteko egunarekin bat etorrita, Araba ESIk urtebete gehiagoz hainbat jardueren bidez bat egin du ospakizun horrekin, jarduera horiek guztiak bideratu dira tabakoaren osasun kalteez sentsibilizatzera eta prebenitzera

“Inspirazioa berreskuratu” lelopean, Araba ESIk “tabakorik gabeko” nazioarteko eguna ospatu du; bertan  gure erakundeko zerbitzu eta osasun zentroetako hainbat profesionalek parte hartu dute jarduera ezberdinak eginez.

Jarduera horien artean dago Salburuako Osasun Zentroko langileek antolatutako VI. Bizikleta martxa. Martxa hori, zeinetan parte-hartzaileak auzoan zehar 8 kmko ibilbide zirkularra egin zuten, Salburuako Osasun zentroan hasi eta Salburuako gizarte-etxean amaitu zen.

ERRETZEARI UZTEKO ERRAMINTA BERRIA

Berrikuntza moduan, aurten Osasun Sailak eta Osakidetzak erreminta berri bat jarri dute erretzeari uzteko Araba ESIko lau osasun zentrotan modu esperimentalean gaitu dena, hala nola, Aranbizkarra I eta II, Lakuabizkarra eta Alde zaharra.

“Programa Konbinatua” deritzo eta online kontsultak egitea ahalbideratzen duen sakelakorako gailu bat erabiltzean datza; gailu honek zenbat denbora daramazun erre gabe, zenbat bizitza egun irabazi dituzun edo zenbat diru aurrezten duzun esaten dizu, beste zenbait konturen artean. Behin osasun langileek alta ematen diotenean erretzaileari,  programa hau aplikaziotik jaits daiteke. Jokabide aldaketa sustatzeko bere eraginkortasuna klinikoki frogatua dago, horrexegatik tabaquismo egoeratan bereziki egokia da. Dena den, erreminta osagarria dela esan behar da, izan ere osasun langileak tratamenduaren jarraipenean, sei hilabeteko iraupenak duena,  bertan egoten jarraituko baitute

Behin erabileraren emaitzak Araba ESIn aztertu ondoren, gainontzeko ESIetara zabaltzea aurreikusten da.

 “Kerik Gabeko Gazteak” Programa 2018-2019

Tabakorik gabeko nazioarteko egunarekin bat etorrita, hiru lurraldeetako sariak banatu dira “Kerik Gabeko” lehiaketako gela irabazleen artean; Osasun Sailak eta Osakidetzak sari hauek aitortza moduan eskaintzen ditu Euskal Eskolan garatzen den tabakismoaren aurkako prebentzioko programa honetan parte hartzeagatik, izan ere, nerabeetan eta gazteengan oinarritzen dira esku-hartzeen alderdirk nagusienak tabakoaren aurkako sentsibilizazio eta prebentzio alorrean. Euskadiko eskoletan kontzientziazio lanak hasi zirenetik, 64.432 inguru lagunekin lan egin da.

Osasun Saileko “Kerik Gabeko Gazteak” programa, bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendua dago ( 1. eta 2. DBH) eta Udal eta Foru Aldundien elkarlanarekin garatzen da.

Osasun Sailarentzat nerabe eta gazteak dira  lehentasunezko taldeak prebentzio eta ohitura osasuntsuak sustatzeko, garapen bikaina eta osasuntsua lortu asmoz. Zentzu honetan, Kerik Gabeko Gazteak bezalako ekimenen bidez lortzen da gazteek erabaki ziur eta osasungarriak hartzea, euren bizitzako hain etapa garrantzitsuan.

Kerik Gabeko Gazteak-KGG programa berritua eta eguneratua da, Kerik gabeko eskolak ordezkatu duena, eta ikasturte honetan abian jarri dena. Osasun Sailak eta Osakidetzak, Hezkuntza Sailarekin batera garatu da, tabakoaren kontsumoak dakarren arriskuen inguruan sentsibilizatu eta informatzeko nerabe eta gazteen esku-hartzeen baitan kokatzen da.

Kerik Gabeko Gazteak-KKG helburua tabakoaren hasiera-adina atzeratzea da, erretzeari uztea sustatzea, tabakismoa ez ohikoa bilakatzea, tabakorik gabeko bizitzaren inguruko jarduera sortzaileak sustatzea. Horretarako, ikasturtean zehar ikasleak hainbat ekimen eta lan materialak garatu dituzte, tabakoaren osagarriei dagozkien alderaziak ukitzen dituztenak edo genero ikuspegia edo tabako industriaren estrategiak zein erretzeari uztearen abantailen ezagutza.

Amaitzean lehiaketa bat egiten da eta aurten irudi bat edo argazki bat sortu behar zuten honako lelopean: Ez erretzeko arrazoiak.

Araban Vitoria-Gasteizko 2. DBHko Centro Sagrado Corazón Carmelitas gelakoek jaso dute saria. Saria Osasun Publiko eta Mendekotasun Zuzendariak, Juanjo Aurrekotxea, eman die Vitoria-Gasteizko Artium Museoan.

Bestalde, Araba ESIko Zuzendari-kudeatzaileak, Jesús Larrañagak, Arabako ikastetxe finalistei Egibide-Jesús Obrero eta IES Mendebalde BHI eman die saria 75 €ko txekea eskola materialentzat.